Juanitaren bakailaoa famatua Gazetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-015-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko martxoaren 24a
- Iraupena: 0:02:28
- Erref: ELO-015/026
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
-Esan daixela bakillaua zelan ipintzen daben, ze kofradixako bakaillau onenak Juanitak ipintzen zittuen
-Juanita, kontau bakaillaua zela preparatzen dozun, gero bihar edo etzikuak jakin daixen.
-Nik gobernetan nittuen moruan Kofradixan iñork eztittu gobernau. Hori "como... yo digo la verdad".
-Ezin leike. Juanitak eiten eban lana ezin leike eiñ.
-Ezin leike eiñ, iñok eztau eiñ. Esa(n) otsen Aldapeko sozio batek neuk itxi notsan ezkero bihe(r) dan moduko bezkairik eztabela jan.
-Kontaizu, Juanita, bakaillaua zela ipintzen ziñuan.
-Ba nik beratzen bota eguenien. (...). Eguenien ekarri ta beratu. Ur korrentan. "Que digan lo que digan", bañeran ipintten neban. Eitten notsan gero kendu ura dana, eskuekin altzau... Ta bakillauak pe ez oingo morukuek, e. Osuek ekarri, neuk zatixak eiñ; da senduak pe ez. Gazixak pe sekula be ez.
-Eta puntua zela hartzen zontsan gatzian?
-Gatzian puntua, barikuen eskamau ta zatixak eiñ, ta gero barrido bota uretara. Ta gero zapatu goxien goixau jagi, kendu ura ta ipini siketzen, gastetan uroi, ta gero hartu katxarruetan eta eruen soziedadera, da gero han ipiñi, soziedadien ipiñi. Ta nik jenerue eruen bihe dan modukua gertetako.
-Baiña han ipiñi be zeuk eitten ziñuan.
-Neuk ipintten neban.
-Eta? Zer botatzen zontsan?
-Jenerue eruen ona ta ekarri be ein deiztela ona, olixua ta bihe(r) nittuen gauzak onak ekarri be hara be. Nik erueten nittuenak be bai eta hara ekarten ostezenak pe bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!