Elgoibar (Gipuzkoa)

Urasandiko eskola A eredutik B eredura aldatzeko prozesua

Urasandiko eskola A eredutik B eredura aldatzeko prozesua Euskara indarra hartzen ari zela ikustean, Urasandiko eskola publikoak A eredutik B eredura pasatzeko urratsa ematea erabaki zuen. Horrek euskara zekiten irakasle berriak kontratatzea eta euskararik ez zekitenak beste nonbaitera bideratu beharra suposatzen zuen. Eskolan geratu nahi zuten irakasleek euskara ikasi beharra zuten eta horrela hasi ziren zenbait irakasle herriko euskaltegietara joaten. Prozesu gogorra izan zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-143-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Euskara indarra hartzen ari zela ikustean, Urasandiko eskola publikoak A eredutik B eredura pasatzeko urratsa ematea erabaki zuen. Horrek euskara zekiten irakasle berriak kontratatzea eta euskararik ez zekitenak beste nonbaitera bideratu beharra suposatzen zuen. Eskolan geratu nahi zuten irakasleek euskara ikasi beharra zuten eta horrela hasi ziren zenbait irakasle herriko euskaltegietara joaten. Prozesu gogorra izan zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero, horretaz aparte, pues, hori, ikusten genuen zer indarra hartzen ari zen euskera eta ikusterakoan zer indarra hartzen ari zen, eskolak berak beraren planteamentua egin behar izan zuen. Orduan, A eredutik lehenengo pausua izan zen B eredua eskatzia. Horrek suposatzen zuen plantillatikan hainbat plaza perfilatzen zirela euskera... Orduan, horrek suposatzen zuen zeuden irakasleen artean beste toki batera jun beharko zirela. Hori ez da inoren gustokoa, baina, klaro, mahai gainean jarri behar dituzu gauza guztiak. Aurrera jarraitzea nahi badegu, gure aldetikan ere jarri behar degu. Orduan, hasi giñen hortikan. Klaro, geundenon artean ere euskera ez genuen menperatzen. Eta menperatzen bazendun eta ez bazeneukan titulorikan ere ezingo zenuen aurrera jarraitzea. Orduan, geure aldetikan ere jarri behar genuen. Ez bakarrik eman behar dizkiguten baliabideak ez zen asuntoa, baiziki eta geuk hortxe jarraitzea nahi bagendun, geure aldetikan ere egin behar genuen. Orduan, klaro, bakoitzak pentsatzun zun: "Bueno nik nere etorkizuna nun kokatu nahi dudan. Hemen Elgoibarren? Pues, badakit zer egin behar dudan. Hasi behar dut nire aldetikan euskera klaseak hartzen". Orduan, honela hasi giñen. Hemen Elgoibarren zeuden bi euskaltegi, pues orduan klaseak bukatu ondoren, orduan hasi giñen euskaltegira etortzen. Baiña, klaro, hori zen bakoitzaren erabakia, bakoitzak zer nahi genuen geuretzat. Eta, orduan, honela jun giñen pues, hori, eskolaren eredua aldatzen, baiña suposatzen zuen eskolan beherakada handi-handia eta hortikan, esaten den bezala, "como el ave Fénix", heltzen zara eta gero, pues, hori, aber ze planteamentu egiten dituzun aurrera jarraitzeko.
- Irakasle euskaldunik batere ez zegoen?
- Gero A eredutikan B eredura pasatzerakoan ya departamantuan segun eta zenbat ikasle zeuden, hainbat irakasle euskerakoak izan behar ziren. Orduan, hortikan harrez geroztik ya hasi ziren euskera zekiten irakasleok etortzen. Ba B ereduak suposatzen zuela, pues, hori, gizarte klasea, matematika klasea, natur klaseak eta horrelako klaseak euskeraz izatea. Orduan irakasle hoiek izan behar zuten perfil hori klase hoiek euskeraz emateko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia