Ongarri elkarteak antolatutako hitzaldiak
Hizlaria(k):
Mugerza Oria, Begoña
;
Mugerza Oria, Gloria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-138-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gipuzkoako Foru Aldundiak asko laguntzen zien garai batean eta Gloriak dio gutun bat ere baduela antolatzen zituzten hitzaldiengatik eskerrak ematen. Emakumeak ere ekartzen zituzten hitzaldiak ematera, esaterako, Pilar de la Cuadra idazlea. Usparitza ginekologoaren hitzaldia ere emakumeei zuzendua izan zen. Mikel Laboa ere egon zen behin eta abestu ere egin omen zuen. Iñaki Linazasoro ere sarri egoten zen. Saiatzen ziren emakumeen alde gauzak egiten. Lan handia izaten zen hitzaldiak antolatzea, baimenak eskatzea eta abar. Gainera, dena justifikatu egin behar izaten zen eta "espiak" ere ibiltzen omen ziren gero.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2023(e)ko uztailaren 04a
- Iraupena: 0:05:02
- Erref: EGB-138/035
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Aisia » Kultura » Herrigintza eta elkarteak , Aisia » Kultura » Hitzaldiak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!