Konturatzerako, erdaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-112-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2022(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:00:58
- Erref: EGB-112/009
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Baiña gero, pentsaizu, ya erromerixan hasi, 15-16 urte, eta konturatu barik hasi giñen geure artean ere gazteleraz hitz egiten. Konturatu barik.
- Auzokuak?
- Auzokuak. Hori sartu ziguten eta… Zer esango dizut? Giroa ere halakoa zen. Esan dizudana, bertso-saio bat egiteko, baimena eskatu behar zen. Hainbat gauza egiteko, baimena eskatu behar zen. Orduan, bazirudien gazteleraz hitz egite horrek maila altuago bat ematen zizula. Hala da. Hala da. Gero, ba, zer esango dizut? Ikastolak eta guzti hori hasi zanian, ba, ze esanikan ez, ya... geu giñan, euskaldunak. Geu giñan geurera berriz bueltatuta.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!