Bihotzeko arazoak eta Espainiako selekzioaren deia
Hizlaria(k):
Gurrutxaga Loiola, Zuhaitz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-076-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan bihotzetik operatu zuten. Eta arazo horren ondorioz, Errealean infantiletan zebilela, medikuek esan zioten ezingo zela profesional mailara pasa. Kolpe handia izan zen. Berriz Elgoibarrera itzuli zen, kadeteetara. Han zebilela, Espainiako selekzioak deitu zion 15 urtez azpikoekin jokatzeko. Wembleyn jokatu zuten Ingalaterraren kontra. Izugarrizko esperientzia izan zen. Prentsari esker albistea zabaldu zen eta Erreala berriz harremanetan jarri zen berarekin. Berriz azterketa medikuak egin eta ordukoan ondo atera zen.
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2015(e)ko urtarrilaren 29a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: EGB-076/015
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Futbola , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!