Bihotzeko arazoak eta Espainiako selekzioaren deiaUmetan bihotzetik operatu zuten. Eta arazo horren ondorioz, Errealean infantiletan zebilela, medikuek esan zioten ezingo zela profesional mailara pasa. Kolpe handia izan zen. Berriz Elgoibarrera itzuli zen, kadeteetara. Han zebilela, Espainiako selekzioak deitu zion 15 urtez azpikoekin jokatzeko. Wembleyn jokatu zuten Ingalaterraren kontra. Izugarrizko esperientzia izan zen. Prentsari esker albistea zabaldu zen eta Erreala berriz harremanetan jarri zen berarekin. Berriz azterketa medikuak egin eta ordukoan ondo atera zen.