Ordenagailua, loteriarik onena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-073-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ordenagailua izan da beretzat loteriarik handiena. Eta hori hasieran gorrotoa ziola. Jubilatuta gero, semeak oparitu zion. Kazetagunean egin zuen ikastaroa, han ikasi zuen erabiltzen eta orain hori barik ezin da bizi.
- Proiektua: Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Bernabe - Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak
- Data: 2012(e)ko martxoaren 21a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: EGB-073/020
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Bestelako kontuak » Gaur egungo kontuak
Transkripzioa
-Ordenadora izan da neretzako loterixarik haundixena. Eta gorrotua nion, e, gorrotua nien ordenadoreeri zeatik eze beti zela jerentzian egon naizen, beti administratibuak, ezta. Ta esaten nittuan datuak, ba "ordenadoria ez dabil". Mekauben la ley, nik datuak bihar jittuat ba ointxe. Ta beti ordenadoria, beti, nik gorrotua nakan ordenadoriari. Ez naban ondo ikusten, ta jubilauta gero, jubilau ta bost bat urtera semiak, fisikuak, esan zian: "Aita, zuretzako ordenadoria...", Bai, baiña... "Neuk ekarriko dotsut ordenadora bat. Ta itxuria bera dabillen enpresan ordenadora zarrak kendu eta bat ekarri zian. "Beittu, aita, gauza bat..." DVD asko nakazen, DVD historixakuak eta, DVD nakazen erositta, ta ikusi! Joe!, sartu ta plast! Hori bakarrikan. Ta gero hasi nitzan horrek klasifikatzen, baiña ez gehixao. Ta kasualidadia, nik, hori momentu horretan Kazetagunea sortu. Kasualidadia! Kazetagunea sortu danian, Elgoibarren ere bai. Ta jun giñan kursillora, ta jun giñan edadekuak Joseba Laparra ta Manolo Zabala ta ya edadeko jentia kursillora. Ez genkixen ezer, baiña esker kursilluari gero in nittuan beste batzuek, beste kursilluak ere bai, eta oiñ da, bueno-bueno, oin hori barik bizi ezin. Gauza edarra, edarra... Hor dago dana.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!