Elgoibar (Gipuzkoa)

Senar-emazte musikazaleak

Senar-emazte musikazaleak <p>Luisen emaztea oso kantari ona da. Bi urteko biloba ere bikaina dator. Luis tiplea izan zen umetan. Horri esker, bizi guztirako musika-sena izan du. Ezpata-dantzaria eta txistularia izan zen gaztetan. Klarinetea jotzen zuen bandan. Orain organo automatikoa du etxean eta han ibiltzen da jota ke. Gurasoak ez ziren musikazaleak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-073-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Luisen emaztea oso kantari ona da. Bi urteko biloba ere bikaina dator. Luis tiplea izan zen umetan. Horri esker, bizi guztirako musika-sena izan du. Ezpata-dantzaria eta txistularia izan zen gaztetan. Klarinetea jotzen zuen bandan. Orain organo automatikoa du etxean eta han ibiltzen da jota ke. Gurasoak ez ziren musikazaleak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen alabagatik ibili zerate, baiña abotsagatik, alabaren abots edarragatik, baiña zure emazte Elisarena ere...
-Bai, oso abots edarra. Eta ez hori bakarrikan, kanturako, lehengo kantuak eta danak, oso, belarri oso ona. Bai-bai, kanturako erraztasuna daka. Ta oin ikusten dou billoba, billoba txikixa bi urtekua. Jo, kantuan da fenomeno bat. Bai-bai, oso..., bi urtekin, e! Dakiz kantutan! Neu ere tiplia izan nitzan, e! Zortzi urtekin tiplia izan nitzan. Zergatik eze organista, Inazio Bereziartua, gure etxian bizi zan, lelengo pisuan, ta ni hirugarrenian; ta horrek berak hartu ninduen ta eruan zidan korura, ta eskerrak berari bizi guztirako geratu jatan neri, esaten dana, sentidu musikala. Eskerrak hareri, zegatik eze hasi jatan musikia gustatzen zortzi urtekin; ta itten gendun tiple ta monagillo, bixetara. Ta gero harrezkero ba beti entzuten eta abar, ezta.
-Ta musikarekin jarraituz, bandako partaide ere izan ziñan.
-Bai. Lelengo, batera, izan nitzan... Klaro, guk gaztetan, badakizu, orduan danak ibiltzen giñan parrokixan inguruan, parrokixan inguruan gauza asko. Eta orduan lelengo izan nitzan ezpata-dantzarixa. Geruao txistularixa. Eta batera inguru, bandan; ikasi ta klarinetia jo naban bandan.
-Badaure zure argazkixak.
-Bai. Eta gaur egunian etxian dakat organo automatikua, osea, ritmo automatikuekin. Ta han ibiltzen naiz jota keia. Baiña eskerrak tiple izanari ya betiko geratu zitzatan musikarako jarrera hori. Eskerrak hari.
-Zure aitta edo ama kantariak zien edo?
-Ez, ez. Aitta zan basarrittar normal bat. Ta ama ez, ama asko kanpuan eoten zan lanian. Elgoibarko tabernetan ere lan asko ein zaban harek, beti kozinera bezela.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia