Urbiako mendikatea lekurik onena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-069-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aratz-Aizkorri-Degurixa mendialdea da berarentzat mendialderik konpletoena. Igoera praktikatzeko, Durangaldea. Aralar, zoragarria. Udalatx ere bai.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko azaroaren 23a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: EGB-069/033
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Mendizaletasuna
Transkripzioa
-Zuretako..., aittatu dittuzu mendi batzuk eta. Danak die polittak baina zein da zuretako txoko edo mendi kuttunena Euskal Herrixan?
-Nik konpletuena, hasi Aloñatikan, Aizgorri, Degurixa, Aratz... hori inguru hori. Neretzako. Oin, gero berriz hasi Aloñatik eta gaiñez gain Aizkorrirainoko mendi hori, hori edozein lekutan ez dao. Harrixa ta haitza ta konplikatua ta bestia. Eta praktikatzeko mendixa gora, pixkat hola, Durangesaua. Aralar "una maravilla", baina samurraua, "más pastoril, más verde". Baiña konpletuena eta politta eta ederra, Urbia-Aizgorri-Degurixa. Degurixa ta horrek hirurok dia..., puf, "una maravilla". Udalaitz. Mendi bakarra izateko Udalaitz? Joe, ikusgarrixa.
-Jentiak, esate baterako, Degurixa, askok ez dabe ezagutzen.
-Keba!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!