Elgoibar (Gipuzkoa)

"Txingorriñian" eta sokasaltoan

"Txingorriñian" eta sokasaltoan <p>"Txingorri&ntilde;ian" lustre kaxa batekin egiten zen, hanka baten gainean. "Pasa-misi", sokasaltoan. Dena erdaraz egin behar zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Txingorriñian" lustre kaxa batekin egiten zen, hanka baten gainean. "Pasa-misi", sokasaltoan. Dena erdaraz egin behar zen.

Transkripzioa

Jolasian-eta zer egiten zenduen?
Agurne: -Bueno. Dantzan ez bada, zer itten genduan guk?
Nati: -Eskolan eitten gendun sokasaltuan, txingorriña, pasa-mixi, ez dakit zer, bueno...
Agurne: -Etxian ez jaonan /etxaonan/ astirik.
Nati: -Etxian ez, etxian ez zauan astirik jolasteko. Rekreuan.
Agurne: -Etxera etorrittakuan lanak in bihar zian.
-Zer zan txingorriñian?
Agurne: -Ez dakizu? Hori izaten da arraixa batzuk einda hola, lustre kaja batekin.
Nati: -Bai. "A primeras" edo da hori.
Agurne: -Guk erakutsi biharko janau honi.
Nati: -Hori "A primeras" da, uno, dos, tres...
-Hanka baten gaiñian...
Agurne: -Bai, hori. Geuk erakutsi bihar janau honeri jolasian.
-Eta "pasa-misi" esan dozuna?
Nati: Hori? Sokasaltua, jarri hola sokia eta "pasa-misi" bere kantuekin eta gero "Al pasar la barca" eta ez dakit zenbat...
-Kantuak erderaz esaten zien?
-Danak; dana erderaz eitten genduan; ezin zan ein euskeraz.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia