Elgoibar (Gipuzkoa)

Baserri ugari orain Elgoibarko kalea den lekuan

Baserri ugari orain Elgoibarko kalea den lekuan <p>Oso auto gutxi zegoen orduan Elgoibarren. Guztiz aldatuta dago herria. Hainbat baserri zegoen orain kalea den lekuan: Etxezuri, Toletxe, Usetxe, Artetxe...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-068-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oso auto gutxi zegoen orduan Elgoibarren. Guztiz aldatuta dago herria. Hainbat baserri zegoen orain kalea den lekuan: Etxezuri, Toletxe, Usetxe, Artetxe...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Nati: -Bi edo hiru kotxe ezautu douz Elgoibarren guk.
Agurne: -Beitu, begiratzen dozu nere balkoitik horra aurrera, eta lehena ikusi bazendu, lehengo fatxadia horkua, esango zenduke: hau totalmente aldatu da. Bueno, "irreconocible".
Nati: -Bai, ez dao oin ezautzerikan. Baserrixak zeuden. Etxezuri, zauan Toletxe, zauan Usetxe, zauan Artetxe... Pentsau zenbat baserri zauden hemen.
-Basarrixak zian?
Nati: -Hemen zeuan Toletxe, hemen zeuan Etxezuri.
Agurne: -Bai, baiña gero taillar bi; Fundiciones...
Nati: -Geruao, baiña guk ezautu dou horrek danak. Ezautu dou Usetxe ta ezautu dou Artetxe. Danak baserrixak.
-Eta hemen etxerik bestela ez zan egongo.
Nati: -Ez. Gero gero hasi zian, hau Torria. Gero hamen taillerrak in zittuen baserrixen bittartian, eta Alba, Arana, horrek.
Agurne: -Bat zauan zahar-zaharra taillarra... Ta gero akordatzen haiz zela ipiñi zeben garajia. Guk ere euki gendunan hor kotxia. Goixan zahar-zaharra, behian aterpe batzuk, eta hola. Total-total-total bota egin, etxe berrixak in dittue...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia