Maistrak jipoia tinta botatzeagatik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-068-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Arianne Unamuno
- Data: 2010(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:02:54
- Erref: EGB-068/004
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak
Transkripzioa
- Ta zuek baserrikuak zarie, ezta? - Agurne: Bai ba…! - Ta ze rekuerdo dakazue ordukua hola, txiki-txikitako… - Agurne: Bueno, ba, nik hori, juten giñala mezetara, e… ba hori, neska dexentiak hasi tta gero, sei tt’erdietako mezetara, pentsaizu, baserrittik… txingorra bazan ere, e, Nati? - Nati: Bai, bai… Nik txiki-txiki-txikittakua, ba… lenengo, juan nitzan… hika [esango dot]? - Bai, urtetzen bajatzu, esan. - Nati: Jun nitzonan, eruan najaindunen ikastolara. Bueno, juten zan… juten zonan ama, esniekin… - Agurne: Bai, kalera. - Nati: ... kalera. Eta aitta lanera, basarrixan. Eta ni lagatzen najaindunen bakarrik ba… haik eta ama etorri arte. Ta ama etorri zanian egun baten, atia jo hola, eta sustauta ikusi ninduanian, ba ein tzaban berba… ein jonan berba maistriakin, eta maistriak esan ziola ba, bueno, ahiztakin juteko. Eta oindio hiru urte ein be naguan. Ta… oin, gu baiño zaharrauak esaten jaune ba ni zela ibiltzen ninduen lepuan. Txikixa nitzalako…! Txikixa nitzalako… hain umia beste danen artian... - Bai ba… - Nati: Eta, bueno, lenengo egunian in naban ba… tinterua… badakizu mahaixak zela izate zian, lehengo mahaixak. - Agurne: Tinteruakin. - Nati: Tinteruak egote zian ta… plumia… Eta tinterua hartu, ta nola ez nakixan /enakixan/ zer zan, soiñeko zuri baten behera… jo ta dana bota, ta maistriak demaseko jipoia. - Agurne: Eman in bihar da, e…? - Baiña… baiña, bueno, maistriak berak ez zeban ba garbittu biharko! Amak garbittu bihako zetsun soiñekua! - Agurne: Bai, baiña… - Nati: Soiñekua bai, baiña lurra ere zikindu ein naban…! - Agurne: Baiña maistriak zaukazen neska ta mutil, igual berrogei. - Nati: Bai. - Agurne: Eta orduan ezingo zaban pazientzia asko euki, e? Baiña hiru urteko umia, e… jun basarrittikan eta hori itteko, gogorra izan bihar da, e! - Nati: Baiña lenengo egunian, eta gero, ba, klaro… gero, ondorenian ez naban nahi juterikan, baiña, bueno, konbenzidu ein ninduen, aber ze erremeixo…! - Agurne: Bai ba… - Nati: Eta eruan ninduen, eta, bueno, hantxe, ia… - Agurne: Eta... - Nati: Aurrera, ahal genduan bezela…! - Agurne: Klaro, eta [gero hau] aurrian, nere ahiztak eta nik. Bueno, heuk esaten don hori, e? Aurrian ibiltzen… haiñu… haiñudala. - Nati: Bai. - Agurne: Aurrian ibiltzen haiñudala. E… ai, ni ez non /enon/ akordatzen, e? - Nati: Bai, bai, ni akordatzen naiz… akordatzen non… ai, hau da… ez dihardugu ondo, e? Ez dihardugu ondo. - Bai, lasai. - Nati: Bai, baiña batian hika eta bestian zuka… - Bai, bai, bardin da. - Nati: Bueno, ba, hori kendu eingo dogu bestela. - Bai, bai, trankil, gero… - Agurne: Horrek ordenauko jone, neska, gero. - Bai, gero ordenatzen dogu. - Nati: Hikara bai? - Bai. - Nati: Hikara… hikara, nahi dozuena ordenatzen dozue? - Bai, bai, gero zatixak e… komeni jakuzenak, e… - Agurne: Klaro…! - ... hartu, ta bestiak kendu, ta… - Nati: Bueno…
Egilea(k): igorOS
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!