Elgoibar (Gipuzkoa)

Palankariei buruzko aitaren bertsoak

Palankariei buruzko aitaren bertsoak <p>Aitak Eibarko udaleko brigadan egiten zuen lan. Tabernetan egiten zuen bertsotan. "Ni naiz bertsolarixa" aitaren bertsoek palankarien arteko apustu batez dihardu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-061-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitak Eibarko udaleko brigadan egiten zuen lan. Tabernetan egiten zuen bertsotan. "Ni naiz bertsolarixa" aitaren bertsoek palankarien arteko apustu batez dihardu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ez, ez, nik, e, zenbat. Aitta gurian onduan gustua. Ni ez.
-Zure aitta bertsuetan kalerik kale edo plazaik plaza ibiltten zan edo ez?
-Bai. Brigadan ibiltzen zan gure aitta. Lana. Edo batian edo bestian taberneruak garbittasunagaittik ixten ziuen merixendia edo bazkarixa. Eta haura han jota ke bertsuetan.

Ni naiz bersolarixa
Artxiolakua,
nere kontrarixua
Osbanetakua (?)
palanka izan dedilla
zortzi librakua,
nahi dabenak irtetzeko
probintziakua.

Munduan da lau parte
horren danen kontra,
iñork urten nahi badu
joten jat erronka,
zortzittik hamaseira
dabena palanka
arraian pasa gabe
eskubiko hanka,
zeiñek urriñao jaurti
egin plazan marka.

Palankari ez danik
etxuat markatu
jokatzaille ez danak
ez prendarik hartu,
hizbidiak horrela
dittugula hartu
kontra iñor badator
neuk ezin barkatu.


(errepikatzen ditu)

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia