Bergara (Gipuzkoa)

"Santa Ageda Ageda" kanta, Maria Luisa Alberdik abestuta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

"Santa Ageda Ageda" Santa Ageda eguneko kanta ezaguna abesten du Maria Luisa Alberdik.

Transkripzioa

Santai Agedai, Ageda,
bixer da Santai Ageda
bihar da Santai Ageda baiña
gaur haren bezpera eguna.

Santa martiri maitia
dago errukiz betia,
berak alkanzatu daiuskula
osasuna ta bakia.

Libertadia eskatzen diou
etxeko printzipalari,
santai Agedaren alabantzak
kantatutzera nua ni.

Grazia diot ipiñi
santa honekin batian,
urte ontxo bat pasau dezala
osasuna ta bakian.

Santa martiri maitia
dago errukiz betia,
santa [honeri] eskatzen diogu
osasuna ta bakia.

Ateburuan aizkora
[bixer] kantarik asko da
emoixu limosnatxo bat eta
[adios] hurrengo atera.

Erantzuten jakonak e badia
kantarixe da motela,
igezko urdaixa badauket baiña
aiba aurtenguan atala.

Hortxe bidian agiri gendun
ez zala hiru arroa
etxian franko ibilli barik
oingoak [ados zirala].

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia