Elgoibar (Gipuzkoa)

Senarra idi-probalaria

Senarra idi-probalaria <p>Senarra idi-probalaria zen. Auzotarren arteko desafioetan hartzen zuen parte, auzoko jaietan. Mila ogerleko jokatzen zituzten desafioko. Orduko probalekua Idotorbe (San Pedro) auzoko taberna aurrean zegoen. Gaur egun probaleku berria daukate, baina idiak kanpotik ekartzen dituzte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-058-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Senarra idi-probalaria zen. Auzotarren arteko desafioetan hartzen zuen parte, auzoko jaietan. Mila ogerleko jokatzen zituzten desafioko. Orduko probalekua Idotorbe (San Pedro) auzoko taberna aurrean zegoen. Gaur egun probaleku berria daukate, baina idiak kanpotik ekartzen dituzte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gizona berriz probalarixa. Auzuan bakar-bakarrik ibili zan?
-Bai, auzuan bakarrikan. Hauraxe ezta-baida, ez dakizu zela dan? Juntatzen zienian alkarrekin hor Aranburuko gizona, solterua zan, ez zan ezkondu. Harekin juntatzen zanian: "hiriak baiño neriak gehixao dittuk!" eta ez dakit zer eta. Ba jaixa ipintziarren, ba bata bestian kontraixo ta gero jentia etorri eitten zan.
-Eta jentiak apostu egingo eben.
-Bai, apostua, apostua. Bai, bai. Orduan milla duro asko zan, milla duro asko zan, ta milla duroko holakotxia jokua.
-Aranburukuak eta zuenak milla duroko desafixua, e?
-Bai.
-Zeiñek irabazten eben?
-Ba batzuetan guriak eta hurrengo... Irunagatxikikua be bazan. Irixa bat Irunagatxikikua eta bestia Aranburukua ez dakit zela, gurian kontra ta; haura galdu ta hola ibiltzen zien.
-Zenbat proba eitten zittuen urtian?
-Beno, San Pedruetako jaixak izaten zien. Jaixetakua zan bakarrikan.
-Orduan baeuan probatokixa oingo modura?
-Bai, bai, probatekixa bazeon. Han ez, oin dauan tokixan ez. Ze esango dizut ba, San Pedroko etxia, tabernia, aurretikan, hantxe; hantxe lauunatxuan. Lehen hantxe zan probatokixa. Eta gero oin ein dabe, ointxe eindakua da hori, oin berrixoi.
-Badago iririk?
-Etorten die kanpuetatik oin, etorten die. Bai kanbioian etorten die. Premixuak ipintzen dittue eta jentia kanpotikan etorten da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia