Elgoibar (Gipuzkoa)

Aitaginarreba harri-jasotzailea

Aitaginarreba harri-jasotzailea <p>Aitaginarrebak harri-jasotzen ere egiten zuen. Sallobente-Ermuaran (San Lorentzo) bailarako "Mokoroa"rekin izaten zituen desafioak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-058-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitaginarrebak harri-jasotzen ere egiten zuen. Sallobente-Ermuaran (San Lorentzo) bailarako "Mokoroa"rekin izaten zituen desafioak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Harrijasotzailia ta gaiñera artistia.
- Harri jasotzen ere ba bere laguna, ez dakizu, Mokoruakua zan, San Lorentzo Balleko Mokorua; ez dakit entzueria daukazun. Kontrarixua. Kontrarixua edo, harekin jokuak itten zittuana. Harekin eitten zittuan jokuak harri jasotzen.
- Beti batekin itten zittuan desafixuak?
- Bai, besteik ez dot entzun. Harekin erretratua hortxe dao, erakutsiko dizut gero. Bai, hortxe dao, bixak hortxe daure.
- Orduan indartsua izango zan gizona?
- Bueno, bai. Hamar arruako harrixak-eta jasotzen zittuan. Biribilla jaso itten zaban eta. Kuadraua ere bai. Harekin plazan hortxe dao. Biribillakin egongo dala erretratuan uste dot.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia