Umeak gozozaleak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-058-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan amak esaten zizkionak gosaritan esnea eta artoa jan zitzan. Azukrea ondo neurtuta ematen zion amak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 12a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: EGB-058/011
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Nere amak esaten zian eze hola... Hor goixan errota bat euki giñuan, errotia, han ixotzen genduzen artua ta garixa ta. Eta gero etxian ogixa ein; ta artua, arto-torta ein eta artua ta esnia ta. Artua ta esnia baiño kafia ta esnia nahixao izaten giñuan guk. Ta amak esaten ziun eze: "Zuek azukre gozuak erretzen zaittu. Halako lekutan umiak edarrak, potolo-potoluak, ta Irunakortan eta, han errotia zeuan tokixan umiak potolo-potoluak, eta gu mehe-mehiak, ta harek esaten: "Zuek bai ba, kapia ta esnetxua jaten dozue azukriakin eta. Harek bai ederrak!". Esaten ziun. Baiña guk gozua jatia nahi azukriakin kapia ta esnia nahixao.
-Orduan azukarra gutxi, ezta?
-Azukarra, eneee! Azukarra kontauta. Amak kotxaratxuakin neurtuta ematen ziun guri.
-Eta eztixa ez zeunken?
-Eztixa, ez zauan erlerikan gurian. Ez, ez zan, erlerik ez genduan eukitzen. Baiña eztixa, erosi ere zer orduan? Erosi ere gitxi. Erosi gauzia gitxi gure gazte denporan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!