Elgoibar (Gipuzkoa)

Erromeriak Usatorre baserrian

Erromeriak Usatorre baserrian <p>Usatorre baserrian taberna zegoen, eta han egiten zituzten erromeriak jaiero. Eibartik etortzen zen soinujolea. Garizuman ez zen erromeriarik egoten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-057-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Usatorre baserrian taberna zegoen, eta han egiten zituzten erromeriak jaiero. Eibartik etortzen zen soinujolea. Garizuman ez zen erromeriarik egoten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hamen erromeixak eta, nora joateko ohituria zeukazuen?
-Erremeixara? Usatorrera. Usatorre.
-Usatorre basarrixan bertan?
-Usatorren tabernia zauan. Soziedadia ein zaben aurrian, zera, pabilloia in zaben zerian eta tabernia ipiñi zaben.
-Zuek gaztiak ziñein?
-Bai. Hamasei urtekin [abixara?] uste dot hara joaten giñan.
-Eta han soiñua edo egoten zan?
-Etorten zian hor Eibar aldetikan eta. Eibartarrak, soiñojoteillia Eibartik etorten zan. Edozenbat Bizkai aldetikan eta. Nundik ez.
-Baiña hori jaiero?
-Neska mordua zauan orduan!
-Jaiero etorten zien?
-Bai, bai, beti, beti.
-Eta gero beste herri edo auzo batzutako jaittara be joateko ohittura bazeukatzuen?
-Bai, bai. San Migelera ere bai San Migeletan eta, baiña ostian hola jaiero Usatorrera. Jaiero, bai. San Pedron bai, sasoe baten eitten zan, ez dakitt noiz izengo zan. San Pedron igual Garizuman izengo zan. Zegatik eze akordatzen jata ni arpegixa tapauta harrapau ta zein dan ezautzen-ta elizpian da-ta, baiña haura izengo zan, Garizuman izengo zan hori. Orduan ez zan ba erremeixak egoten. Oingo moruan Garizumako sasoian. Ezta pentsau ere ez. Eta orduan ere ba jaixegunian erten ein bihar gaztiak norabaittera eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia