Soinu-jotzaileak eta dantza Baliarrainen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAL-001-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra ondoren Larraitzeko festetara joaten ziren. Baliarrainen ere bazen soinu-jotzailea, Joxe Mari. Inguruko herrietatik dantzara etortzen ziren. Soinu-jotzaile famatuak ere baziren, 'Tarragona' adibidez. Dantzan ibiltzen ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko martxoaren 02a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: BAL-001/032
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
- Ta gazte garaiyen, jai atsaldetan, klaro, ya behin, zea, hoitalau urtekin ez ziñaten txori billa ibiliko, kabi billa o ze…?
- Hoitalau urtekin?
- O behin, behin gerratik etorri ziñanen...
- A. Juten giñen askotan Larraitza, juten giñen.
- Dantzara?
- Larraitzen festa beti izaten zan ta. Ta herriñ’e bazan bat soiñu jotzen zona ta.
- Bai? Nola zun izena?
- Joxe Mari.
- Baliarraingoa?
- Bai. Ez zan oso ona´re on-ona baiño bestetan iñun ez zan gerra ondon soñuik eta, jendea etorri itten zan Ikaztegietatik eta Gaintzetik eta Altzagatik eta, jendea, hauntza, Baliarraiñea etortzen zan. Bai. Ta han dantzan.
- Ze gerra garaian, osea, gerra aurretik toki askotan zan soiñu jolia, baiño gerra ondorenen soiñu joleik ez zan iya?
- Ez, beno... bazien herri haunditan, bai. Bazien famatu xamarrak soiñu jotzailliak ordun, Tarragona ta ez dakit zein zien gehio’re. Gelatxo-ta izaten zien, han Bizkaikoa izango zan Gelatxo usten det.
- Ta ordun dantzan ibilli nahi izaten zenuen jai atsaldetan?
- Bai.
- Beira gehiyo igual?
- Beida, beida gu behintzat gehienak. Ez, gu baiño haundixeok ibiltzen zien dantzan.
- Suelton, noski.
- E?
- Suelton ibiliko zian?
- Suelton. Bai.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!