Debara zurgintza ikastera
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 11a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: EGB-055/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Arotzak
Transkripzioa
-Eta gero urte bat, bi urte faltau nitzan taillarretik, jun nitzan Debara, Deban zeon ebanisterixa bat, eta hara jun nitzan, pixkat ebanista ikasteko gogua neukan neuk. Eta jun nitzan Txopakin, Pajean [...].
-Txopa zan taillarraren izena?
-Bai, Txopa, taillarra, ebanisterixia Deban. Hantxe plaia inguruan zauan eta hantxe bi urte edo ein nittuan.
-Eta ikasi zeen ebanista edo?
-Bueno, ikasi, zeoze ikasi gendun. Baina gero hari pasau zakon, bera pixkat golfo samarra zan uezaba; andria hil zakon hamen eta Ameriketara jun zan, taillarra itxi ta Ameriketara jun zan. Eta hor geratu giñan zortzi bat lagun edo. Atzera Elgoibarrera jun nitzan eta atzera hartu zian lehengo lekuan eta.
-Txopa hori taillerra itxi eta zuek danok lan barik.
-Bai.
-Orduan lehen be pasaitten zien holako gauzak.
-Bai, bai, klaro.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!