Zumaia (Gipuzkoa)

Zumaian egindako barkuetan lan egin izan du beti

Zumaian egindako barkuetan lan egin izan du beti Barku handietan egiten ziren arotz-lanak. Egin izan ditu 96 metroko barkuak ere. Berak beti Zumaian lan egin izan du, bertan egindako barkuetan bakarrik lan egin izan du. Barku asko egiten zen Zumaian. Astillero inportanteenak: Galarraga eta "Santixo" sozioak, Zacariasenekoak... Horiek barkuak egiten zituzten eta beraiek barkuko lana.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-011-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Barku handietan egiten ziren arotz-lanak. Egin izan ditu 96 metroko barkuak ere. Berak beti Zumaian lan egin izan du, bertan egindako barkuetan bakarrik lan egin izan du. Barku asko egiten zen Zumaian. Astillero inportanteenak: Galarraga eta "Santixo" sozioak, Zacariasenekoak... Horiek barkuak egiten zituzten eta beraiek barkuko lana.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta barkuetan ze lan izaten zan? Barko handietan eta?
- Barko haunditan? Ba, […] kamarote… zenbat? […].
- Ohiak eta?
- Dana. […] forratzia. Forratzia lan haundi izaten huan. Hori dana orduan garai batian iten ginian dana zeakin, formikakin, dana garai batian. Lana, baiña, bildurgarri izaten huan.
- Bai. Esan dezu larogeita hamar bat metrotik gorako barkuak ziala, ez, batzuk?
- Larogei ta hamasei. Ta, Sota ta, zeakuak, Sota ta bestiak hitxuan, zea, Uralar.
- Bilboko…
- Bai, danak Bilbokuak hitxuan hoidxek. Ta geo azkenian […] barkuak hitxuan, berriz, zearako, zea izaten dia ba, esto… petrolidxua ateatzen ta ibiltzen hitxuan Mar del Norten ta… Ta haidxentzako konbustiblia eraman, ta, salbamentoako ta tipo hortako barkuak. Hoidxek ya barko zeak hitxuan ya, barku modernuak. Ya aurreko ya dana aldauta zeuan.
- Eta zuen lana, behintzat hasieran nun izaten zan? Zumaian bertan?
- Beti Zumaidxan.
- Beti.
- Askotan deitu zien, bat Oridxoa o bestea o Kristua, hara. Sekula ez gaitxuk moitu Zumaitikan.
- Eta larogeita hamar metroko barkuak bertara ekartzen zian?
- Ez, bertan iten, bertan iten hitxuan.
- A!
- Zumaian indako barkuak.
- Orduan Bilbon indakuak.
- Ez, ez, ez, Zumaian indakuak.
- Bilboko konpaiñiak baiña Zumaian indakuak.
- Nik Zumaian indako barkuak bakarrik in dixkiat. Baiña asko ordia! Igual Uralar beak’e, ze, hogeita gehidxo barko in zitian.
- Zeintzuk zian hemen astillero holan, e, inportantienak?
- Orduan hitxuan hemen, oseake astillero inportantienak hitxuan […], hoidxek hitxuan Galarraga ta.
- Izenak esango dizkiazu?
- Hitxuan Probes Galarraga, ta zea, Santidxo, hitxuan sozidxuak. Geo hitxuan bestiak Zacariasenekuak. Hoiek hitxuan Arrizabalaga ta geo bestia, nola zuan sozidxua? Ta geo hitxuan bestiak Egaña… Egaña-Aperribai. Andriakin, andrian aitta ta. Hoidxek. Andrian aitta ta zea hitxuan, barkua itten […], egurrezko barkuak.
- Eta hurak zian inportantienak Zumaian?
- Bai. Hoidxek ya iten zien barkuak.
- Barkuak.
- Geo guk iten genixkidxan barkuak, barruko lanak.
- Eta…
- Ta geo Balenciaga noski, Balenciaga izan dek beti… Ta lehen-lehendikan bahitxuan berriz, ba, hoidxek zea, barku txikidxak ta iten hitxuan Unanuek eta […] askoek, askoek. […] eta, askoek.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia