Lilia, loreen erregina
Loreetarako zaletasuna du. 'Lilixua' (lilia) ei da loreen erregina. Arrosak eta beste lore mota batzuk ere izaten ditu. Ortuan ere egiten du lan apur bat. Oparitu egiten ditu loreak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 10a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: EGB-054/034
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Natura » Flora
Transkripzioa
-Betidanik euki dozu afiziño hori (loreetara)?
-Gaztetan ez nakan, porke gure amari ez zitzakon gustatzen lorarikan ta. Gero, gero hartu dot, gero.
-Ortuan eukitzen dittuzu lorok?
-Oin lorak... Larrosak, oin ez dago ezer, e! Baiña neguan ez dago, baiña egoten dia oso polittak.
-Eta zein da zeuri gehixen gustatzen jatzun loria?
-Gehixen? Bueno... lilixua da "el rey de las flores", lilixuak. Danak, larrosak eta jeraniuak eta. Gauza asko, danetik dakat.
-Jardiñik edo badaukazu etxian?
-Ortuan, hortxe. Ortuan lana ere eitten dot pixkat oiñ ere. Honbre. Pixkat, etxerako zeoze, etxerako hartzen dot, tomate batzuk eta, patatia ta, etxerako. Honek laguntzen dia.
-Eta lorokin zer egiten dozu, etxian adornuak ipintteko edo saldu edo...
-Ez, saldu ez, erregalo eiñ. Ta etxian ipiñi ere bai, eta hortxe egoten dia dotore. Baten batek eskatzen badia, ez diot kobratzen nik lorarik.
-Depora pasa orduan?
-Denpora pasa. Entretenitzeko.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!