Plazentziara fruta saltzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-054-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arozena okindegian uzten zituen barazkiak. Erosoago zen eurentzat. Azokara denetik eramaten zuen. Izeba Plazentziara joaten zen astoarekin fruta saltzera.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 10a
- Iraupena: 0:00:40
- Erref: EGB-054/009
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
-Porruok hara eruaten zittuen.
-Haraxe eruan eta laga han. Eta ya está. Eske plazara jun eta han egon bihar ziñun goiz guztia igual beira. Igual saldu be igual etxera. Han berriz hobeto.
-Eta plazara zer gauza gehixau eruaten zeen?
-Porruak, azak, koniflorak et hortaikuak, ortuko gauzia.
-Frutarik eta?
-Frutarik ez. Frutia nere tiak-eta "en aquellos tiempos" juten zian Plazentziara astuakin, sagarrekin, oiñez.
-Plazentziara?
-Plazentziara astuakin juten zien.
-Eibarrera ez?
-Eibarrera ez, Plazentziara.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!