Ahizpa, raketista; Elgoibarko raketistak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-053-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Juanaren ahizpa, Maria, raketista izan zen. 15-16 urte zituela Bartzelonara joan zen pilotan egitera. Gero, Madrilen, Kanarietan eta Mexikon ere ibili zen. Maria mexikar batekin ezkondu zen, eta ia 50 urte egin zituen Mexikon. Elgoibarko beste raketista batzuk aipatzen ditu: Angela Juaristi, Felisa Muguruza, Juanita Arrillaga eta Maria Arrillaga.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 08a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: EGB-053/010
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Raketistak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Zuri txokau zizatzun nik ahizpa raketistia naukala esatiakin, ezta?
- Bai, neri e san zostazun baiña honeri ez. Ze euki zeben harek ahizpia raketistia.
- Nik euki neban, bai.
- Ta esan ostazun munduan zihar ta ibili zala.
- Bai, bai. Asko. Hamabost-hamasei urtekin atera zan Barzelonara, gero jokatu zeban zerien, Madriden ere jokatu zeban, ta gero Kanariasera juan zan ta azkenengo, Kanariastikan kontratau zittuen, Mejikora juan zan. Baiña orduan pelotari asko zauan! Elgoibarren ere bazauden Angela Juaristi, Felisa Muguruza, Juanita Arrillaga, Maria Arrillaga, guria Maria Txurruka.
- Ta horreik danak itten auen raketiakin?
- Danak, danak. Eibarren pelotari asko zauan.
- Baiña raketistak orduan.
- Raketistak.
- Eta zure ahizpiori Mejikoraiño juan zan.
- Bai.
- Ta han zenbat denpora in eben?
- Ba, han egin zituan berrogeta hamar urte ixa.
- A, ezkondu ta dana bertan?
- Ezkondu berandu in zan baiña, berandu ezkondu zan. Ezkondu zan.
- Mejikar batekin?
- Bai.
- Kontxo!
- Italianuen semia zan,
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!