Elgoibar (Gipuzkoa)

Abarketa beltzak eta zuriak

Abarketa beltzak eta zuriak <p>Gerra denboran ere josi zituzten abarketak. Abarketa beltzak eta zuriak josten zituzten. Nola josten zituzten azaltzen du. Garai hartan abarketak gehiago erabiltzen ziren orain baino.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-051-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra denboran ere josi zituzten abarketak. Abarketa beltzak eta zuriak josten zituzten. Nola josten zituzten azaltzen du. Garai hartan abarketak gehiago erabiltzen ziren orain baino.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduen ze zeuen jente asko Elgoibarkua alparketak josten?
- Bai, bai. Jende asko. Gerra denporan ere josi genduzen guk.
- A bai, gerra aurreko kontua da?
- Ez, gerria urten ta gero. Ni gogoratzen naiz soldauak eta hemen zeudela oindiok, abarketekin juaten nitzan ni Peñalbanera. Abarketak jositta, hola hartu, badakizu abarketia luzia ta, hola hartu ta juaten nitzan.
- Josittakuak erutera?
- Bai.
- Ta barrixak ekartera?
- Bai, barrtixak.
- Zuek josi ze itten zotsein, gaiñeko telia?
- Makani… makinillia hola hartu, ipini, makinillia, ipini abarketia hemen eta josi.
- (gizona) Bai, ointxe esan duan bezela.
- Eta gero orpua jarri, gerto telia gaiñian jarteko?
- Gero lehenengo, lehenengo aurria.
- Bai.
- Gero atzia piskat zeraua zan, piskat zailaua edo nasaitxua edo, eta aldamenak gero. Nik jeneralian josten nittuan aurriak, ta amak, amak atzia eta muturra eta aldamenak.
- Muturra zer zan, gaiñetik ipintten xakon?
- Hemen.
- Bai, bai, baiña muturra refuerzo modura izaten zan?
- Bai, bai. Algodoi, hiru edo lau buelta hemen. Nik hau, hauxe nik, hau. Ta aitta, amak muturra eta atzia.
- Ia, ia. Ta ze koloretakuak izaten zien alpargatak? danak baltzak edo...
- Beltzak eta zurixak. Kolorezkorik ez naiz gogoratzen.
- Zurixak nortzuk ebaltzen zittuen, dantzarixak kenduta?
- Jeneralian beltzak izaten zian, gehixenak, e? Bai.
- Garai hartan jentiak alparketak gehixao ebalten eben.
- Bai, bai. Nik hogeta hirua ibiltzen zan, ibiltzen naban.
- Hogeta hirua numerua?
- Bai. Hogeta hirua. Gure aittak hogeta zazpixa. Ta gure aittak ibiltzen zaban, Larreategiñekuak, dendia zeukena?
- (gizona) Bai.
- Hantxe erosten nittuan beti harentzat abarketak. Baiña reforzauak ez zian, e? Ez dakit zela esaten… "capella… capellados o". Beste izen bat zeuken harek. Haura reforzaua ez zan. Guk itten genduzen modukuak ez zian.
- Ze balixo eben, goguan dakotzu ze balixo eben alparketa pare batek orduen?
- Ezta ideiarik ere ez.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia