Hamabost urterekin nobioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-051-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: EGB-051/013
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
-Orduan gerra denporan eskolia jare eta abarketak josten aittakin?
-Bai. Eta gero taillarrera joan nitzan.
-Zenbat urtekin?
-Taillarrera ba hamalau-hamabost. Zeatik nobixua neukan, hamabost urtekin neukan nobixua ta.
-Hamabost urtekin nobixua?
-Hamabost urte ta hiru hillebete. El tres de mayo deklarau zitzatan nere.., eta neukazen hamabost urte, hillebete hiru egun gitxiao.
-Eta berak, nobixuak?
-Nobixuak ba hemezortzi, hemeretzi eitteko. Gerrara joan zan gero ta. Soldau joan zan eta. Hemezortzi urtekin eruan zittuen harek. Soldau.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!