Elgoibar (Gipuzkoa)

Aitaren hargin lanak

Aitaren hargin lanak Marianisten zubia Benturaren aitak eraiki omen zuen. Elgoibarrerako lehenengo urak ekartzeko obren ardura ere berak izan zuen. Gerra aurrean langabezian zeuden langileekin egin omen zuten ur ekartze hori.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-050-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Marianisten zubia Benturaren aitak eraiki omen zuen. Elgoibarrerako lehenengo urak ekartzeko obren ardura ere berak izan zuen. Gerra aurrean langabezian zeuden langileekin egin omen zuten ur ekartze hori.

Transkripzioa

-Eta zure aittak hola obra seiñalaurik edo badauka?
-Ez dakitt, ezin neike esan hori. Haura leku askotan ibili zan, baiña hola bat esateko. Zubigiñan ere bai, Altzolan ere bai in zaban harek zubixa. Hamen ere ere Elgoibarren ere bai. Oin ez dakit bota ez daben hori. Baiña hemen marianistak esaten giñuan orduan; horko hori zubixa, peatoia osea, hori ere bai, hori ere berak langilliekin-eta berak egindakua. Ta bera langilliekin-eta ibiltzen zan. Gero obra bat, beste obra bat, beti esaten zebana, eta ni umia nintzan, ta goguan asko, baiña berak esaten zebana, Elgoibarrera urak, lenengo urak ekarri zittuena hemen San Migel Balletik.
-Eta berak egin eben zer hori?
-Bera zan nagusixa.
-Deposittua ta kanala eitten?
-Bai, horrek eitten bera. Ta obrero parauekin gerra aurrian, obrero parauekin. Askotan esan zaban haura. "Nik ekarri najittunan ba Elgoibarrera urak obrero parauak lagun nittuala. Haura zonan, batek etxaukanan lanerako gogorik eta eurekin ekarri najonan", esaten zaban. Eta lenengo urak ekarrittakua aitta guria izango zan. Nagusi, vamos, nagusi.
Oseake obrero parauekin.
-Bai ba, lan barik zauan jentia gerra aurrian, "obrero parauak" esaten zakon orduan, haretxekin.
-Orduan etxeko lanak zeinek egiten zittuan ba?
-Orduan anaia etxian, anai zaharrena. Haura kanpuan, aitta argintzan kanpuan ibili zanian anai zaharrena egon zan amakin nahasi, eta gu gaztiak, egon zan etxian. Gero aitta geldittu zan etxian eta anai zaharrena sartu zan Sigman. Sigmako taillar hortan ere ibili zan aitta hargintzan. Hor ere ibili zan. Taillar horretako lelengo hasi zanian aitta ere han. Orduan langille bezela izango zan, ez zan uezaba bezela izango, baiña ibilli zan. Eta gero orduantxen ia bere edadian hasi zanian aurrera pixkat, geldittu zan etxian, nahiz eta bixenbittartetan jun arren, etxian. Eta anaia sartu zan Sigman. Orduko ya, gerria pasau ezkero hori, nagusittuta. Artebittartian anai zarrena etxeko lanetan egon zan.

Egilea(k): Haritz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia