Elgoibar (Gipuzkoa)

Lanean hasi eta berehala irten zen gerra

Lanean hasi eta berehala irten zen gerra <p>Eskola amaitutakoan, Eibarren hasi zen lanean inprenta batean; Irasuegui y Maruri izena, baina berehala etorri zen gerra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-047-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola amaitutakoan, Eibarren hasi zen lanean inprenta batean; Irasuegui y Maruri izena, baina berehala etorri zen gerra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hamalau urtekin Marianistetatik urten eta lanian hasi ziñan?
-Lanian; lanian edo. Nere aitta lelengo armerua zan. Eskopeta eitten zaban lana Eibarren batzuek zertuta, bat einda lanian hasi ziran. Ta denporiakin ba jausi in zan. Orduan nere aitta ba bizimodua bastante gogortzen hasi zan eta biajante ipiñi zan. Ta orduan Eibarrera juten zan asko ta Elgoibarren taillarretan bisittia in eta. Eibarren zeukan zer asko inprenta batekin, Irasuegi y Maruri zakan izena. Ta zela konfiantza haundixa zakan han, berba in zion neregatik eta hasi zan lanian han, hasi [nintzan] lanian, ta belaxe gerria.
-Inprentan hasi ziñan?
-Bai, baiña hutsa, porke hasi lanian eta gerria etorri zan. Eta zenbat denpora ibiliko nintzan ba... Hillebete bi? Ta gerria, harrezkero gerria.
-Eibarko, zela esan dozu izena?
-Inprentia? Irasuegi y Maruri

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia