Elgoibar (Gipuzkoa)

Durango eta Gernika Parapanetik bistan

Durango eta Gernika Parapanetik bistan <p>Parapan baserritik Bizkaia aldea ere ikusten da, eta ondo ikusi eta entzun zituzten Durangoko eta Gernikako bonbardaketak. Haizeak kea nola ekartzen zuen gogoratzen du Felixek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-046-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Parapan baserritik Bizkaia aldea ere ikusten da, eta ondo ikusi eta entzun zituzten Durangoko eta Gernikako bonbardaketak. Haizeak kea nola ekartzen zuen gogoratzen du Felixek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Beste gauza bat: Parapan basarrixa leku polittian dao,oso leku polittian, euzki lekua da, eta hortik ikusten da Durango aldera dana ikusten da gure basarrittik, eta baitta San Migeldik zihar Gernika're bai. Eta Durango ta Gernika bonbardeatzen begira egoten giñan, begira bakarrik ez, keia etortzen zan, keia edo hautsa edo mendi puntetan laiñua izango balitz bezela, eta ikusi eitten genduzen abioiak botatzen, bonbak botatzen.
-Entzun be bai?
-Entzun be bai. Zenbat bide egongo zan ba. Guretikan Gernikara hogeta hamar kilometro egongo dia zuzen? Ez dia egongo. Ta bista-bistan, ta hegazkiñak bueltan. Ta entzunda nao ni itsasora joaten ziela formaziua hartzera hegazkiñak, baiña nik usten dot Urola Baillarara eitten zebela bueltia, ta Urolatik joaten ziala Gernikara zuzenian gero. Nik ikusi... hori bai Durangokua eta bai...
-Baiña orduan bazeukazuen idearik ze pasaitten zan Durangon eta Gernikan?
-Ideia, ideia?
-Radixua eta holakorik hemen?
-Ez, artian ez, radixorik ez. Geruao bai radixua, geruao euki genduan radixua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia