Elgoibar (Gipuzkoa)

Pilotari profesional gisa debuta egin zuenekoa

Pilotari profesional gisa debuta egin zuenekoa Barakaldon egin zuen debuta pilotari profesional gisa. Cipri eta Asla-ren kontra jokatu zuten Fermin eta Artazo-k, Ferminendako profesionaletako lehen partida izan zenean. Artazo elgoibartarra izan zuen atzelari Ferminek. Hamazortzi urtez jokatu zuen profesionaletan, "Empresas Unidas" enpresarekin. Lehen partida irabazi egin zuen, eta 22 ogerleko jaso zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-045-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Barakaldon egin zuen debuta pilotari profesional gisa. Cipri eta Asla-ren kontra jokatu zuten Fermin eta Artazo-k, Ferminendako profesionaletako lehen partida izan zenean. Artazo elgoibartarra izan zuen atzelari Ferminek. Hamazortzi urtez jokatu zuen profesionaletan, "Empresas Unidas" enpresarekin. Lehen partida irabazi egin zuen, eta 22 ogerleko jaso zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Pelotan esan dozu hogeta bat urtekin hasi ziñala.
-Profesional.
-Nun eta nola eta zela izan lelengo partidu profesionala? Ta noren kontra?
-Noren kontra... Harek hilda egongo dia behiñ honezkero. Barakaldon debutau naban nik.
-Barkaldon, e!
-Bai.
-Oseake errogeta lauan.
-Holakotxen bat.
-Bai, hogeta bat bazeukatzun, berrogeita lauan. Noren kontra?
-Cipri-Asla.
-Entzun barik neukan nik.
-Fermin-Artazo.
-Fermin Artazo zeu?
-Fermin (ni) eta nere zagerua Artazo.
-Zu aurrelarixa?
-Bai.
-[...].
-Artazo hau elgoibartarra zan?
-Bai, bai, elgoibartarra.
-Bizi da ondiok?
-Ez, ez.
-Zu aurrelarixa orduan. Eta enpresan baten bidez edo zela joan ziñein Barakaldora?
-Enpresa baten bidez ez. Neri Artazok esan zidan: "debutau in bihar dok /biok/ holako lekutan, zerak suspendidu ei jok eta"; beste batek suspendidu ebala ta neri ipiñi. Eta orduantxe hasi pelotan. Gero ba enpresak, enpresekin gero. Hemezortzi urte in nittuan nik profesional.
-Jontxo. Zu beti ibili za "Empresas Reunidas" horretan?
-Bai. Empresas Unidas.
-Ze rekuedo daukatzu lenengo partiduena?
-Irabazi in genduan behintzat.
-Zenbat akordaitten za?
-Ez. Irabazi genduala bai. Ta ze kobrau genduan ere bai.
-A bai?
-Baitta. Hogeta bi duro.
-Hogeta bi duro zan partiduagatik edo irabazi eta galdu igual kobrau...
-Ez, ez, partiduagatikan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia