Elgoibar (Gipuzkoa)

Soldaduak izan zituzten etxean

Soldaduak izan zituzten etxean Gerran, Francoren militarrak Azkaratetik sartu ziren. Berehala iragarri zuten soldaduek herriko etxeetan lo egingo zutela. Haietako lau zazpi hilabetez eduki zituzten etxean, jaten eta lotan. Ez zuten ezer ordaintzen.
Tamaina:
Gerran, Francoren militarrak Azkaratetik sartu ziren. Berehala iragarri zuten soldaduek herriko etxeetan lo egingo zutela. Haietako lau zazpi hilabetez eduki zituzten etxean, jaten eta lotan. Ez zuten ezer ordaintzen.

Transkripzioa

-Ta ze rekuerdo daukazue gerria hasi zanekua?
P: -Beittu, Azkaratetik hona, Azkaratetik etorri zian. Eta hemenguak bazixezen danak, ahal zeben guztiak bazixezen, eta gu hementxe geratu giñan. Gure aittak-eta ez zaben pentsatzen zeoze pasauko zanik eta, hementxe. Atiak itxi, etxeko atiak itxi eta Azkaratetik behera ta ikusten zittuen nola sartu zen, ta sustua. Ta sartu zianian ba bandua. Batzuk joango diala lo eittera ta prestatzeko ohiak. Ta ba hortik hasi ta gero ya...
-Hamen sartu zien Franconak, ezta?
-Bai, reketiak.
-Zeuek euki zeben jenteik etxian lo eitten?
-Lau lagun zazpi hillebetian. Bi ohi zauden eta nola ez zauan esan zeben alkarrekin eingo zebela lo.
-Lau lagun bi ohetan.
-Bai.
-Ta lo bakarrik eitten euen edo jan be bai?
-Ez, gurian ez. Gu han estaziuan bizi giñan, eta zauan ba labadoria, labaua [medikuantzako ta], han leku asko zauan, eta hantxe su bajua zauan, ta hantxe eurak eitten zeben rantxua mendirako, eta haura jaten zeben baiña eurak jatera geure etxera etortzen zien.
J: -Eurak ekartzen zeben.
-Amak prestau askotan. Eurentzako amak prestau. Eta gure etxian jaten zeben.
-Eta pagau eitten eben ezer?
-Pagau? Apurtu ez zittuenian... Demonio, pagau!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia