Elgoibar (Gipuzkoa)

Gerra denboran Guardia Zibilak beti atzetik

Gerra denboran Guardia Zibilak beti atzetik Guardia Zibilak eta falangistak egunero atzetik izaten zituzten. Etxeko dendan zituzten gauza guztiak lapurtu zizkieten. Komandantzian emakume elgoibartar bat, Juanita, hartu zuten telefonista lanetarako. Jende asko salbatu omen zen hari esker.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-042-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Guardia Zibilak eta falangistak egunero atzetik izaten zituzten. Etxeko dendan zituzten gauza guztiak lapurtu zizkieten. Komandantzian emakume elgoibartar bat, Juanita, hartu zuten telefonista lanetarako. Jende asko salbatu omen zen hari esker.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero damututa eon zan aldi luzeruan, zeatik jun zan Gasteizera, han zeukan lberak engusu bat, udaletxeko prokuradoria edo zan, eta berak tira, baiña esaten zeban, hiru edo lau egun in zittuan Gasteizen, aguantau ezin alabekin falangian sartuta, eta entzun zittuala entzutekuak eta azkenian etxera etorri zan. Etorri zan etxera. Egunero genduzen guardia zibillak eta falangeko, ai!, kanariua zan bera, "Epaña" esaten [zaban]. Egunero. Eta sastrerixako, hasi berri zan baiña zeoze, gauza haundirik ez zan eongo baiña zeuan dana eruan zeben.
-Guardia Zibilak?
-Reketiok, reketiok, bertan herriko... ez dot nahi aittatu zegatik eze "Karlista Txikixa" esaten ziuen eta. Gero haren semia nere lagun batekin ezkondua zan eta. Ba haura etorri zan guarda zibil birekin eta eruan zittuen dianak eta ez dianak, danak!, dendako gauza guztiok. Bueno. Eta egunero-egunero bisittia, [bat hara] komandantziara, hementxe, neu ointxe bizi naizen lekuan zeuan, entzueria izango dozu, Don Pedro Muguruza, arkitektua.
-Bai, kale baten ziena da beria, ezta?
-Bai. Ba hementxe zeukan etxia, etxe haundi eder bat aspaldikua, eurak udaran-ta azaltzen zian orduan, eta hemen jarri zeben komandanzia; hau gero eindakua da etxe hau, ezta, baiña komandanzia zeuan. Eta beti gaur deittu komandanziara. Baiña billurrik gehixen ematen ziun guardia zibillak. Eta komandantzian zeuan emakume bat, batzokikua zan gaiñera emakumietaikua, Juanita, oso andra jatorra, haura hartu zeben telefonosetako, orduan ez zan etxietan telefonorik eta, telefonista itten zeben harek eta beste Dolores, eta hoixe Juanita hartu zeben hemen komandantzian lanian. Eta harek zenbat salbatu ete zittuan harek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia