Elgoibar (Gipuzkoa)

Elgoibarko bandaren gainbehera

Elgoibarko bandaren gainbehera Gerraostean bandako zuzendari zen Bereziartua erretiratu egin zen eta Bergarako Inazio Gonzalez Bastida ekarri zuten. Honen ondoren, extremadurar bat izan zen zuzendari.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerraostean bandako zuzendari zen Bereziartua erretiratu egin zen eta Bergarako Inazio Gonzalez Bastida ekarri zuten. Honen ondoren, extremadurar bat izan zen zuzendari.

Transkripzioa

-Gerra ostian jarraittu eben ohittura horrek?
-Bai, bai. Gero gerra ostian bakizu ze pasau zan. Gero haura ya geratu zan desastre einda dana eta gero diretore berri bat ekarri zeben, Bereziartua erretirau ein zan nerbixuekin zihero enredauta, eta gero etorri zan Bergarako bat, etorri zan diretore bandara, Gonzalez Bastida, Ignacio Gonzalez Bastida. Uste dot Oñatiko batekin ezkondu zala. Ignacio Gonzalez Bastida, diretore egon zan hamen. Ta gero haren ondoren etorri zan extremeño bat, bialdu zeben, extremeño bat. El Colegio de Directores, ezta, orduan baakizu hori ba, El Colegio de Directores, eta etorri zan, eta zan diretore bat persona ona, baiña bakizu ze pasatzen dan, beti esaten dana, erderaz esaten dana, "hay que caer de pies", eta haura jausi zan Elgoibarren, gizajo bat zan, klarinetistia ona, itxuria hango bandaren baten, Extremaduran, zauan "clarinete solista", eta ona, ona zan. Baiña eskolan eta hola, klaro, harek preparau in bihar zittuan gaztiak, edukanduak eta, ezta, eta ba ez zaukan indarrikan edo ez zaukan abilidaderik eta poliki-poliki behera joan zan asuntua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia