Estartak lagunduta, etxea berreraiki zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-041-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Estartak lagunduta, erretako etxea berreraiki zuen. Emandako laguntasunagatik, Estartak ez zion trukean ezer eskatu. Julenen familiak ez zuen "Sansoneneko" etxea galdu.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 18a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: EGB-041/028
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
-Ta zu, gero dator bigarren zatixa. Zuk uste dezu neri Estartak etxia jasota gero esan ziala "Hi, etxia gorde diak edo?". Ezta batere. Nik etxia jaso naban, ein nittuan neure konposiziuok, ahal dan guztia saldu ta neurekin geatu zan planta bajia eta beste gauza batzuk, etxe bi nere arrebantzako eta neretzako beste bat, eta hipotekiakin eta abarrian eta aurrera. Baiña Eulogio Estartak goguan daukat, "Levanta!" harek. Jodee, horrek die gizonak, e! Horrek die personak.
-Zenbat bizi zien etxe honetan? Ama bizi zan?
-Ama bizi zan, bai. Ta hori pasau zanian soltero nenguan ni. Ni amakin bizi nitzan eta arrebak nerekin. Ondo bizi giñan, pobre-pobre baiña ondo. Ondo bizi giñan. Baiña etxia geuria zan, Sansoneneko etxia,
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!