Elgoibar (Gipuzkoa)

Hileta-elizkizuna 74 urte geroago

Hileta-elizkizuna 74 urte geroago Onaindiaren aldeko hileta-elizkizuna 2010. urteko udazkenean egin zen Gasteizen. Moja eta abade asko hil zituzten gerran eta gerra aurretik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-041-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Onaindiaren aldeko hileta-elizkizuna 2010. urteko udazkenean egin zen Gasteizen. Moja eta abade asko hil zituzten gerran eta gerra aurretik.

Transkripzioa

-Funerala, ointxe ein da funerala Bitorixan. Egon ziñan? Ez, zuek ez zeate joaten elizara.
-Gutxi.
-Gitxi, bai. Ba hasi bihar zarte juten, e, zegatik zuek ere zabizte "desnortaos", zabizte. Lehenguan Bitorixan ein dabe, noiz izan da? Udazkenian, neu be hantxe egon nitzan, Bitorixan, katedralian. Hildako guztien, apaiz guztien izenian funerala. Baiña ointxe arte ez da in ezer, e.
-Urte pila bat joan da.
-Aber, e. Harek garbittu. Gero Vaticanua dator hamen esaten, e, "los muertos". Bai, efektibamente. Españian egon dia heriotzak, frailliak eta mojak eta mordua. Lenguan nere arraba koittauai billau nion estanpatxo bat eta zan, bere lagun bat itxuria monja joan eta Ciudad Realen edo ez dakit nun, ez dakit nundik nora zeukan harek haura, monjatxo bat hil in zaben. Hil eta biolau eta dana. Oin esaten dabe, "muertos y violadas" y danetik. Oseake gauzak kontatzen dia bai, baiña zuk esan dozuna, zela, zela zien horrek gauzok, ezta? Bueno ba lenguan nere arreban papel zar batzuk eta billa ta ene!, estanpatxo bat, "fulanita de tal murió en Ciudad Real asesinada por..." Joe, esaten beban nere artian... Oindio zortzi egun. Orduko estanpatxua, jode... Hori, orduko kontuak zien horrek. 33, 34, 35, Republika denporakuak. Ta gero esaten dozu, joer...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia