Elgoibar (Gipuzkoa)

Lau lantegi ezberdinetan lan egin zuen

Lau lantegi ezberdinetan lan egin zuen <p>Urtebete eskas egon zen soldadu. Etxera bueltatu eta Gabilondorenean jarraitu zuen lanean. Pedro Loiola, "Arana y Uribe" eta "Juaristi Hermanos" lantegietan jardun ondoren, bere negozioa jarri zuen martxan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urtebete eskas egon zen soldadu. Etxera bueltatu eta Gabilondorenean jarraitu zuen lanean. Pedro Loiola, "Arana y Uribe" eta "Juaristi Hermanos" lantegietan jardun ondoren, bere negozioa jarri zuen martxan.

Transkripzioa

-Neretzako izan zan haura, nik zenbat denpora eingo naban, urtebete be ez. Zeatik gero azkenian "como hijo de viuda" jubilau ein niñuen, jubilación... Jubilazioa ez...
-Lizentziau.
-Lizenziau, bai. Urtebete baiño lehenao bialdu niñuen etxera. "Por hijo de viuda" ta hori, orduan hori oso inportantia zan. Eta etxera. Bueno, eta gero ba atzera Gabilondonera lanera.
-Jubilau arte Gabilondonian egin dozu beti?
-Ez, ez, gero aldatu nitzan beste fabrika batera eta gero beste batera eta gero beste batera ta bueno, bueno, toki askotan ibili.
-Gabilondotik nora fan ziñan?
-Loiola. Pedro Loiola.
-Gero hurrengua?
-Arana y Uribe.
-Eta oindio gehixao?
-Eta gero Juaristi Hermanos. Azkena.
-Jubilau hor egin ziñan?
-Ez. Handik alde ein naban hau negoziua ipintzeko. Hau negoziua ipintzeko orduantxe alde ein naban.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia