Elgoibar (Gipuzkoa)

Gerraostean lan asko zegoen

Gerraostean lan asko zegoen Pedro Muguruza elgoibartarrak ("Valle de los Caídos"en arkitektoa) eraiki zuen Artetxe kale-etxe auzoa. Etorkinak etortzen hasi zirenean lan asko zegoen, baina pobrezia ere halakoxea zen. Orduan hasi ziren etxebizitza berri asko eraikitzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-041-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pedro Muguruza elgoibartarrak ("Valle de los Caídos"en arkitektoa) eraiki zuen Artetxe kale-etxe auzoa. Etorkinak etortzen hasi zirenean lan asko zegoen, baina pobrezia ere halakoxea zen. Orduan hasi ziren etxebizitza berri asko eraikitzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kanpotik etorri zan jentiantzako etxiak baegozen hemen?
-Ba, gaizki. Suertau zan hamen eon zan personaje bat. Personajia edo, bai, personajia zan haura, don Pedro Muguruza, El Valle de los Caídos diseñau zebana, arkitektua. Ta harek hartu zaban terreno batzuk, ta ideau zaban eta ein zaban barrio bat, Artetxe esaten giñun ta han dao oin ere. Etxe txiki batzuk, polittak ein zittuen. Orduantxe suertau zan hori, Elgobartarra zan bera, Madriden bizi zan eta akabo, ezta, baiña hori kapritxo hori euki zaban eta ein zaban barrio hori, Artetxeko barriua, han dao oindiokan haura, etxe polit batzuek. Ta bueno ba, hori mobimentu hori hasi zanian ba jentiak apopillo edo behintzat danak sartu zien. Etxiak bazauden? Ba ez, ez. Baiña harek hasi zienian etortzen orduan hasi zien etxiak eitten edo orduan hasi zan herrixan. Hau etxiau erre in zan, hau jaso genduan berriz eta hamen albuan zeuan beste terreno bat, orduan ein zan beste etxe bat, ta hau Santa Ana kalia aurrera, poliki-poliki-poliki, poliki-poliki baztarra joteraiño orduan hasi zian etxiak eitten. Baiña pobrezia zaon haundixa ta lana, erderaz esaten dana, "por un tubo". Lana...!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia