Elgoibar (Gipuzkoa)

Gerra denboran ospitalea, komandantzia eta kuartela Altzolan

Gerra garaiko bizipenak. Frontea Kalamuan eta Mutxurixun egon zen. Balnearioan ospitalea egon zen eta hildako ugari ikusten zituzten. Komandantzia ere bertan egon zen; eta, hotela zen lekuan, militarrak egon ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ba zuek orduantxe eskolan ibili ziñatenian, gerria hortxe-hortxe egongo zan, ez?
-Ez, ez...
-Zuek gaztiak ziñatenian...
-Guk e...
-Zuek hamahiru urte...
-Ba hoixe, hoixe. Gerra denboran hasi nintzan hamahirukin ta...
-[...] inguruan.
-Guk beratzi inguru... Guk beratzi urte ingurukin gerria.
-Ta akordatzen zerate? Gerrako kontuak eta bai?
-Bai. Hamen abioiak zela ibiltzen zian ta...
-Hemen ere ibili zian ezta, inguruan?
-Bai. Ta hamen frentia zerian egon zan, Kalamuan ta Muskitxun (Muskurutxun?). Hor bata bestian tiroteuak eta gu horra mendira jun ta tenplau begira, umiak...
-Hemen zerian, balnearixuan, zera egon zan, ospittala egon zan.
-Ospittala...?
-Bai, gerra denporan.
-Balnearixuan. Ta hor, bueno, hilddakuak eta mordua ikusi genduzen, hor e, gu mutil koskorrak eta... Hilddakuak barra-barra ikusi genduzen.
-Ez zan giro egongo orduan, e?
-Bueno...!
-Hori kapilliori hor daon lekuan zera, komandantzia. Ta Hotel Altzola dan lekuan militarrak zaozen lehen; kuartela baiña militarrena edo... jefiena e! Kapitana, tenientia ta holakuak. Ta han ospittala, honek esaten dabana, ta hamen zubi hau, restaurana dauan lekuan kuartela. Frentetikan bajatzen zian hiru-lau kamioikada soldau ta beste batzuk jun, [... frentian].

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia