Elgoibar (Gipuzkoa)

Soldadutzako ibilerak: Bilbo, Burgos, Gasteiz, Deba

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-036-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bilbon egon zenean soldadutzan tailer batean egon ziren lanean. Handik trenez etortzen ziren etxera. Baina bigarren egonaldian Burgosen egon ziren eta handik ezin izaten ziren etxeratu. Basueta baserriko Jose Garitagoitia eta biek bi egunetarako ihes egin zuten etxera. Itzultzean denak beste norabait destinatuta zeudela ikustean beldurtu egin ziren. Baina azkenan biak Gasteizera bidali zituzten. Gasteizen elgoibartar baten semea izan zuten teniente. Zozketa bat egin zen jendea Castro Urdialesera edo Debara bidaltzeko eta beraiei Debara tokatu zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta soldautzara-ta juten ziñanian, zela, biajia-ta zela eitten zendun?
- Ba, biajia guk azkenengo aldiz e… hamen, Bilbon egon giñanian, Bilbon, trenez etorten giñan gu, trenian etorten giñan.
- Trenian.
- Bai. Bilbon sartu giñanian gu, lanian sartu giñan tailler baten, e… Universidad de Deusto, Salesianos. Oin kanbixauta dao total. Eta han eitten genduan hiru errelebotan biherra. Eta hiru errelebotan gabaz tokatzen jakunian, goizian lauretan ertetzen genduan. Orduan juten giñan e… trena hartu eta hona etorri, eta gero, astelehen gabian tokatzen zitzakun berriz eta ondo, ba, bueltia ein ta ondo. Oin, bigarren junaldixan, ba, gu Burgosen egon giñan, Burgosetik aurrera eta handikan e… ezin etorri izeten giñan, urruti ta…
- Ta hogeta bi hillabetian bertan egon ziñan?
- Hogeta bi hillabetian; gero, handikan guk hanka ein genduan Burgostik, bi lagunek, nik eta Basuetakuak, Basuetako Jose, Jose Garitagoitia. Bixok. Beste lagun bi laga, geure lagunak, eta etxera hanka ein genduan febreruan. Ta hamen pasau bi egun ta jun giñan atzera, Burgostikan, ba oiñez bastante bide zaon ta beste lagunen paketiak eta horrek hartu ta eruteko. Ta aillau giñanian, ba, esan ziguen, ba, espediziuak danak destinauta zaozela. Ta gu sustau ein giñan orduan, "Lehen hainbeste denbora einda ta oin hamen berriz zeoze pasau bihar jaku" ta "Ba zuenik ez dakiu ezer ere". Lantzian berrogeta hamar botatzen zittuen e… eruten zittuen regimentuetara. Eta gero, sobrau zianak, eurek pentsautako lekura bota. Eta hola hasi zan listia ta nere listia aillegau zan, "Dionisio Churruca, Flandes, Infantería, Flandes, Vitoria" tokau zaten. Ta gero bestia, Basueta ere estututa haura ere, eta hari "Artillería cuarenta y seis, Vitoria" haura ere.
- Bueno, behintzat...!
- Bixok, bixok, bai. Bixok. Ta gero, guk euki genduan ba elgoibartar bat Julian "karterua" esaten zitzakon lehen, zuek ez dakit, ez dozue ezautzen. Ta guk euki genduan haren semia teniente Vitorixan. Ta gero sorteo bat egon zan, bi batailloe, bat Castro Urdiales ta bestia hona, Debara. Ta guri Debara tokau zakun.
- Bueno, behintzat.
- Bai, bai. Hurrien, hurrien.
- Hurrian, zeoze.
- Hor basarririk basarri ibiltzen giñan, garixa ebai ta bata ta bestia ta…
- Etxian bertan.
- Bai, etxian bertan.
- Ta Vitorixa ez dao urruti, oin, baiña lehen, lehen…
- Bai, lehen e… Ta Burgos e… bastante biajia ta… Bai, gazte-denboran, ba, etsitta ya, ez giñala etorriko gehixao pentsauta, hainbeste urtian.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia