Umetan ardi-zain eta gero 46 urte tailerrean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-036-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibarko euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Ibon Arriola
- Data: 1999(e)ko maiatzaren 18a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: EGB-036/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak , Ekonomia eta industria » Lantegiak
Transkripzioa
- Zuek eskolan-ta ibili ziñaten?
- Denpora gitxi!
- Zenbat urtian ibili ziñan?
- Ni ibili nitzuan e… ba lehelengo gaztetan ibiltzen nitzuan ni, ba, mendira jun ta ardixetan-ta ardixak zaindu ta ardixak kontu ta gero e…handikan jun nitzuan e… Musillo pastorian entzueria eukiko dok?
- Bai.
- Hara morroe, beatzi hillabete ein najaittuan han. Ta gero, handikan bialdu zien, e… taillar batera sartu zien aittak eta amak, e… gerria [sartu zan] ba, gerria zatorren eta taillarrian sartu nitzan, e… "Txitxarruan" entzueria eukiko dozu?
- Nola?
- "Txitxarruan" taillarra, "Txitxarruana". Osea, Azkoittiko karreteran [...] aldamenera, oin Alkortak bota dau…
- A bai, bai.
- Han, hantxe. Han ein najaittuan ba… hogeta hamahiru urte taillar hartan. Gero taillar haura, ba, itxi ein zan "el año setenta y uno". Bertan egon giñan gu e… kobratzeko geunkan ta bertan egon giñan zaintzen ta bestia-ta. Ba, gero, danok okupau giñan.: bata Sigman ta bestia beste aldian ta bestia hor-ta... Gu bostak han egon giñanak, ba, gero, ba, [magistratura] jun bihar izan genduan, ba, kobratzeko. Bestela, e… makiñak harrapau eingo dittu jentiak ta makiñak geldi eukitzeko-ta. Ba, gero, ba, geure… esan jaonan geuk ere subastan erten ein bihar genduala ixotzen ez baldin bazan hango balixua beste. Ta gero, Santanderreko bat eta Bartzelonako bat hasi zittuan pujan, pujan, ta guria pasau zanian, gure numerua, ba guk laga ein giñon eta gero, ba, harek hartu zittuan makiñerixia. Ta gero handikan, ba, ni sartu nitzan, e… ate batetik erten eta beste atian sartu, Alkortanian.
- Lan faltaik ez zauan orduan!
- Ez, ez, orduan lan asko zauan. Alkortanian sartu nitzan, oin Alkorta [goixan]. Bai. Eta Alkortanian ein nittuan beste hamalau urte.
- Hamalau urte han?
- Hamalau urte han. Danea, ba, berrogeta sei urte inguru taillarrian ein dittut. Oin, soldau ere, asko, e! Soldau ere… Gerrate denporan harrapau giñuzen ta gu egon giñan gerria amaittu ta gero ere, ba, lau urte inguruan ixa!
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!