Elgoibar (Gipuzkoa)

Lau urte egin zituen soldadutzan gerra garaian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-036-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soldadutza gerra garaian egitea tokatu zitzaion eta lau urtez egon zen. Frontera joan beharrik ez zitzaien egokitu; baina, kintarik gazteena zirenez, azkenak izan ziren itzultzen. Lizentziatu eta lasterrera, berriz joan behar izan zuten eta beste 22 hilabete egin zituzten. Gerrara joan orduko, orain emaztea denarekin irteten hasita zegoen; handik itzuli eta berriz joan behar izan zuenez, neskalagunak itxaron egin zion.

Transkripzioa

- Berrogeita sei urte inguru taillarrian ein dittut. Oin, soldau ere, asko, e! Soldau ere… Gerrate denporan harrapau giñuzen ta gu egon giñan gerria amaittu ta gero ere, ba, lau urte inguruan ixa!
- Gerria ez zenduten ondo pasauko, ez?
- Gerrian ez giñen... frenteraiño ez nintzan ni ailleau. Baiña gero, ba, nola giñan gaztenak... Hamalau kinta giñan ta gu gaztenak ta etortzeko etxera, azkenak ta horregatikan, ba, denporia tardatzen zan asko. Ta gero, berriz, ze ein zaben? Ba mobilizaziua. Gu lizenziau ta handik lau hillabetera, mobilizaziua ein zeben, e… lau kinta "cuarenta y uno, cuarenta, treinta y nueve y treinta y ocho". Treinta y ochua salbau ein zan jun ba(g)e, baiña guk jun ein bihar izan genduan berriz. Ba, hamen e… makixak zabiltzela edo tontokerixa batzueatik eta ein genduzen bigarren junaldixan, hogeta bi hillebete.
- Hogeta bi hillabete?
- Hogeta bi… bigarren junaldixan ere.
- Gu kejau eitten gara, bederatzi hillabete diala oin guretzat-eta.
- Pentsau hortikan zenbat denpora eingo genduan. Ta gero, ba, handik etorri eta lau bat urtera-edo ezkondu ein nitzan. Osea, ni gerrara jun edo gerratia amaittu baiño lehenao hasi nitzan emaztiakin, oin dakaten emaztiakin. Baiña gero, nola bigarrenian jun nitzan, ba, emaztiak itxain ein zian; berriz etorri nitzanian, ba, berriz ere berakin hasi.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia