Elgoibar (Gipuzkoa)

Euskaraz hitz egitearren, arazoak soldadutzan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-035-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Euskaraz ari zirelako, ia beste batailoi batekoak akabatu egin zituen. Komandanteak bakoitza bere lekuan jartzeko agindua eman zuelako salbatu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Guenaetxeberriko hau Odria, Odria... Sigman ibilittako haura.
-Bai, ez dakit zein dan baiña...
-Hauraxe [nebala lagun], gu bagindoiazen gure gonbestaziuan (konbertsazioan) ta euskeraz, ta erten diue, batalloia. Harek e... derrepente garbittuko giñuazen e... Komandante batek goittik beste batalloi [bati] diarra: "Ia, bakutza bere lekuetara!", danak erretiratzen zian e! [Altutik] gero, e! Orduantxe salbau! Bestela... Euskeraz eitten gendualako.
-Amorrua euskaldunei harek! Ta erderia ikesi in bihar, ezta?
-Ta guk ze, ze, ze ikesiko genduan ba! Ze ikesiko genduan ba? Eskolarik bako pertsonia...
-Bai, baiña, nahi ta nahi ez erderia pixkat obligauta... obligauta moduan, ez?
-Bai. baiña entenditzen zaben harek nahi zebenak e! Bai, entenditzen zeben. Baiña, hauraxe dana bakarrik eittia nahi, erderia.

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia