Soldaduak izan zituzten baserrian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-028-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
11 senide egon ziren baserrian gerra denboran, Eibarkoak ere bertara etorri zitzaizkien eta. Gero 18 soldadu ere izan zituzten, beren zaldi eta guzti. Nongoak ziren soldaduak. Horren inguruko kontuak. Soldadu bati buruzko anekdota. Bederatzi hilabete egin ostean, Zumarragara joan ziren.
- Proiektua: Elgoibarko euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Ibon Arriola
- Data: 1999(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: EGB-028/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Oseake gerra garaixan gaizki pasau zenduten.
- Gaizki, pentsaizu, gaizki kontua, hamaika lagun egon giñan gerratian hemen, e! Eibarkuak.
- Eibarkuak?
- [Imanol ta Danel].
- Hemen egon zian [harek]?
- Bai, ba, bederatzi hillebetian, San Lorentzon ibili zian eskolan. Ta gero hemen egon zian hillabete ta erdixan soldauak, hemezortzi. Zaldi ta guzti. Ta gero, juaten zien e… zerbitzera [kanbixua] erutera, muniziua eruatera Karakatera hamendikan. Eta hemen egon zian lau eta aldekkuan reketiak bi eta gurian lau soldau lo eitten ta bestiak zerian, San Lorentzon. Eta San Lorentzon batzuek ta bestiak hemen, gure sapaixan. Hortxe, egunero. Juten zian txandan zaldixekin jana erutera hiru [zaldikada]. Gero hemen jarduten eben jokuan-ta. [...] bat zauan nafarra eta bestia, bi napar, baiña bat, zapatak zaukazen zatittuta, bai, zapatak e… apurtu samartuta zaukezen. Eta ze ein zaban berak? Brigadiai eskatu ein ziozen zapatak eta ez […] lagunak. Eta badakizu ze ein zaban? Hartu zelan, e… [trakederan] aizkoriakin zatitzeko, hola ebai berixak ematiarren ta lotu zerakin, irabaliakin han jun zan ta bate eman ez ta zapatak ixa galduan zapata zaharrekin etxera. Ze barre orduan! Guk harekin barre...! Baiña hemen jokuan jardutzen zeben lau edo bostek, bai. Ta gurian […] baiña hola zeoze arrautzia edo hola jaten zeben, ta holan pasatzen zeben. Eta San Lorentzon […] juten zian barreñoi handi birekin, hola, balda birekin kafietesnia ekartzera. "Tupi" esaten ziuen eurek, beltz-beltza etortzen zan ta. Eske han zauan e… sukaldia ta beti brigadia, koziñia, sukaldian-ta holaxe. Haura juten zan baldiekin ta ekarri eta batzuek, dirua zaukenak, ba, esnia guretik hartu ta [...] zurittu eitten zeben, [...] beste batzuk dauan moduan. Bizimodua. Hemen hillebete ta erdi ein zittuen ta gero Zumarragara jun zien, baiña penaz jun zian, ohittuta zeuden-ta... […].
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!