Pilarika eguna "Ama Birjina garotako" eguna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-026-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibarko euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Ibon Arriola
- Data: 1999(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:31
- Erref: EGB-026/022
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Bideak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Ta gero beste [arazo] bat zuan e… garua, mendixan. Ta garua ekarri bihar izeten zuan asko urte guztirako. Derrigor bihar izeten zun haura, ganauen azpixak ein ta gero simaurra izateko sororako. Ta haura dana ein bihar izaten zuan udazkenian. Ta udazkenian eguna moztuta egoten dok, hor e… "octubre", bai, oktubrian ta novie…, bai, oktubrian izaten dok hori. Ta basarrixan zaudenak egoten zittuan kaleko langillien, taillerrian, gu bezela taillerrian zebizenen zain. Pilarika eguna “doce de octubre” ez dok izaten? Hillan hamabixan. Ta hango zain egoten zittuan mendirako lagunak izeteko taillerretan jai, mendiko lagunak izeteko, garotarako, han zabizenen zain egoten zittuan, gure zain egoten zittuan. Ta gero asmau juen horrek Ama Birjiña Garotako, Ama Birjiña Pilarrekua esan biharrian Ama Birjiña Garotako esaten jakon horri. Holaxe ibiltzen giñuazen! […] zuan oingo aldian, astuna. Ta gero txarren-txarrena zuan, zera, biderik ez baserrixetara, kamiñorik ezer ere ez baserrixetara. San Lorentzora bizikletan etorten bahintzan, beste… Sigmatikan San Lorentzoraiño bide [zaukan Urkaira] juteko, gure etxera juteko.
- Bai, baiña bidia ta…
- Bidia txarra! Lokatzia asko! Ta neguan gabian e… gaba, sei ta erdiak arte lana eindda illunduta taillerrian ta San Lorentzon jo txikito bat eta hala, etxera!
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!