Elgoibar (Gipuzkoa)

Bizikletara erosi zuen lanera joateko

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-026-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lanera joateko bizikleta erosi nahi zuen. 60 duro eskatu zizkioten eta ordurako lanean zebilenez, lortu zuen dirua. Gero bizikletaz joaten zen San Lorentzo auzotik Estarta lantegira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hirurogei duro.
- Asko izango zan orduan.
- Pentsaik. Berrogeta hamar-edo banaukazen. Lanian najabixan ta!
- Bueno, behintzat.
- Bueno, hirurogei duro. "Datorren astian-edo etorriko nok ikustera" ta berriz ere ta hirurogei duro osatu nittunian, jun ta hartu naban bizikletia. Ta nik bizikletia hartu ta San Lorentzon jarri nitzanian, goittik behera Estartanera juteko, Sigmara juteko, buf! Gaur ezta Principe de Asturias ere!
- Orduan lujua zan bizikletia?
- Bizikletia? Bizikletia zaukan gizona, mutila orduan ez pentsau edozein zanikan, e! Edozein zanikan. Banekak bajatzen zian bizikletan San Lorentzotikan behera. Banekak, bai.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia