Elgoibar (Gipuzkoa)

Gerra denborako ibilerak; Espainian batetik bestera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-024-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Donostian zeudela, gerrara joateko data aurreratu zieten eta ezer gabe harrapatu zituzten. Dirurik ere ez zuten. Berarekin zegoen lagunak ezagun bati dirua eskatu zion, eta hala joan ziren Segoviara trenez, etxekoen ezjakinean. Han egun batzuk egin eta mugitzen hasi ziren: Leon, Asturias... Teruel inguruan zauritu egin zuten. Hasieran, Gipuzkoara ekarri behar zuten, baina zauritu asko sartu zen eta Zamorara eraman zuten. Sendatu zenean, Ebrora, eta handik Bartzelonara. Bere laguna eta bera Segovian banandu ziren eta Bartzelonan elkartu ziren berriz lizentziatzerakoan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Diruak be gastauta geunkazen gehixenok eruandakuok ta "Ointxe [gaoz] edarki" zerari, Eladiori. Kapitainak kontestau zigun: "Ez estutu, toki onera zuazte-ta". Toki ona bai, ostra!
- Beretzat hala izango zan haura.
- Bai. Gero hartaraxe, ba, ezer ere ez gendun aldian edo, zera, erropak ta dirua be, lehen esan douna, ixa gastauta. Ta nik ez naukan ezaunik Donostian, baiña harek bai, [amakin-edo] junda ta Elgoibarko bat, [Manuela Zabala]-edo esaten ziuen. Ta haretxi berrogei duro kendu ta Segoviara. Haura zan ona!
- Ta zelan jun ziñeten Segoviara?
- Segoviara? Ba, trenian. Asko jun giñan, trenkaria. Ta handitxik etxera abixau Segovian gendela. Gero han pixkatian egon giñan ta Leonera. Leonen mendira segiduan ta handikan zerera berriz, Asturiasera. Asturiasen amaittu genduanian, etorri giñan Rincón de Soto, deskansatzera. Ta hor egun bi pasau eta Ebron atake haundixak zaurela ta […] Ebron pasau naban, ba, dizienbrian hamaseixan jun ta zerera arte, hori, martxuan seira arte. Martxuan seixan heridu ninduen han. Handikan e…, ez, Teruel, Terueletikan Valentziara urtetzen dan herri bat dao Toro esaten diuena. Ta hantxe heridu nindduen ta gero handikan Zaragozara eruan giñuazen ta Zaragozan preguntau ziguen ia aber hona nahi genduan etortia, hamen zeren heriduak e… kauen diez!... Gipuzkoan dao, ba, hori!
- Bueno, berdin da. Berdin da akordatzen ez bazera.
- Horra ekartzia nahi genduan ta baiezkua guk ta pozik gaiñera horra etorteko. Ta gero, heridu asko sartu zan gau haretan ta horra ekarri biharrian, eruan giñuezen Toro, Zamorara, de Toro a Toro.
- Bai, hori da.
- Bi Toro daure-ta. Ta hantxe saniau arte egon nitzan. Ta gero, berriz, han saniau-ta ein giñanian, berriz e… orduantxe Ebrora. Ta Ebrotikan Barzelonara arte. Hantxe Barzelonan [lizentziau]-ta.
- Nahikua Espaiñia rekorridu zenduan, e?
- Bai.
- Jolin, behin etxetik erten ta…
- Bai, artian iñora ere urten be.
- Dana Elgoibarren eingo zenduen gehixena?
- E?
- Elgoibarren gehixena eingo zenduen. Jolin! Hori biajia, hori!
- Bai, ibillaldi edarra ein genduan. Ta azkenian, Barzelonan hantxe pasau nittuan lau hillabete amaittu zanian. Gero handikan… ba hamendik juan giñan zer, hori, Eladio ta bixok ba Segovian apartau giñan ta ikusi ere ez gehixao. Ta gero lizentziatzeko neu nenguan kuartelera etorri zan Barzelonara, bai. Ta alkarrekin lizentziau. Hogeta hamabi hillabete pasau genduzen. Juan giñan "cuatro de marzo" ta "cuatro de julio", ez, "cuatro de octubre" lizentziau.
- Ta batera etorri ziñaten Bartzelonatik?
- E?
- Bartzelonatik batera etorri ziñaten?
- Batera, bai.
- Jolin, nahikua!
- Bai. Soldautzia edarra ikusi gendun.
- Bai, soldautzia ez zan soldautzia bakarrik izan haura, e! Gerria-ta tartian tokau ta…
- Gerria txarrena tokau jakun.
- Hombre, aber!
- Lehenengo Teruelen ibili giñan…
- Ta zuek Francon alde ein bihar!
- Bai.
- Txarrena hori!
- Hoixe ba! Geratu giñan hamentxe ta harrapau giñuazen ta hala aurrea! Orduan ez zauan asko, jende asko gure edadekoik han, baiña…
- Ez, baiña zeudenak be eraman!
- Bai, gu geratu giñan ta…

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia