Gerrara deitu zuteneko bizipenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-024-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibarko euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Irune Iriondo
- Data: 1999(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:25
- Erref: EGB-024/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Gazterikan, e… eskoliai laga nion. Ama gazterik hil zan, aitta [ere bai].
- Ta lanian?
- Etxian, soldautzara arte.
- Bai, e?
- Zentralian ere ibili nitzan. Ta zentralian e… orduak libre nakazenak etxian. Ta hogeta bi urtekin gerrara.
- Gogorra tokau jatzue, e?
- Bai. Erdi-erdixan harrapau giñuazen […] kuentuak ta gero zera ta holaxe, barixaku baten abixua domekan Donostian presentau bihar genduala. Presentau giñan ni ta beste bat Elgoibarkua, Eladio Lauzirika, Lerungua. Ta esan ziguen ba domekan presentau ta martitzenian zera hartu bihar genduala, hori, destinua ta martitzenian juateko. Ta bixok e… alkarren modukuak giñan gu, [bixok elgoibartarrak] eta "orduan martitzenera arte ez guaz etxera bate", Donostian geratu giñan.
- Ondo ein zenduen.
- Gero, hartara, ta itxuria gero telefonua jo zaben etxera astelehenian presentatzeko ta gu Donostian. Ta hantxebagenden Bulebarrian jarritta ta joño! radixotikan lehelengo Eladion izena ta gero neria esan zaben. Arratsaldeko hiruretan presentatzeko […]. Joño! Geuk e… beste pentsamentu batzuk, baiña juan giñan hara ta juan giñanian, e… […] ba pasillo luze bat ta danak maletekin, ta han jentia, ta gu ezerre bare etxetik jun giñan. "Cuatro de marzo" zan ta praka milraiasekin-ta, bero eitten zaban ta…
- Dotore asko!
- Bai! Hara juan giñan ta, bueno, txandiori allegau zan ta kapitan buruzuri bat zauan ta "Bueno, a las cuatro tenéis que salir a Segovia".
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!