Elgoibar (Gipuzkoa)

Gerraostean Eibarren bizi izan ziren

Gerraostean Eibarren bizi izan ziren <p>Muga pasatu eta senarra eraman ziotenean Elgoibarrera etorri zen. Hasieran bakarrik egon zen, baina gero izeba batengana joan zen baserrira. Kalean ez zegoen ezer eta han, behintzat, jatekoa zuten. Ez zekien senarra non zegoen kontzentrazio-esparrutik idatzi zion arte. Gerraostean Eibarren bizi izan ziren. Eibar guztiz txikituta zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-020-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Muga pasatu eta senarra eraman ziotenean Elgoibarrera etorri zen. Hasieran bakarrik egon zen, baina gero izeba batengana joan zen baserrira. Kalean ez zegoen ezer eta han, behintzat, jatekoa zuten. Ez zekien senarra non zegoen kontzentrazio-esparrutik idatzi zion arte. Gerraostean Eibarren bizi izan ziren. Eibar guztiz txikituta zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero basarri batera joan nitzan. Tia bat nekan Elgoibarren basarrixakin ta esan ei zian behin: Ez dozu nahi nerekin hara gora etorri? Ume bixak. Yo dije, si te vas, Pilar, tienes leche, tienes huevos... Hamen ez euan ezer, ez euan. Ogi zikin bat, que no sé ni de qué estaba hecho. Ta bueno, joango naiz edo ez naiz, joan ein nitzan. Ez nekixan nun zeuan, e. Ricardo juan zan eta kitto. Hasta que me escribió... de ese lugar. Ta gero joan nitzanian ikustera ta esaten dizut ba: "Deja de llorar y levanta el brazo". "No voy a levantar", esan neban nere artian. No levanté, no levanté nunca. Rikardok esaten zeban: "Yo he levantao por todos, así que mis hijas no van a levantar. Y les metimos también en la escuela porque... fue más que nada por eso, para que no levanten el brazo. Arraguetan bizi giñan, 19, numero 19. Panaderixa badao ba, hantxe bizi giñan bigarren pisuan. Beran tia zan panaderia, Unanue, Dolores Unanue. Beste tia bat zan ... (erderaz). Halaxe joan zan eta segiduan esan zion baietz. Etxia hor dauala.
-Eibarrera joan ziñazien? Destrozauta egongo zan, ez?
-Bai, bai. "Regiones desbastadas" zekan izena Eibarrek. "Regiones desbastadas", ez zeuan batere ez. Gero presuak hasi zian, eruan zittuen preso mordua, ta harek eitten zeben los escombros y las... Todo era un desastre. Pero mira ahora...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia