Pilar Arregi Garate
Elgoibar (Gipuzkoa) (1918-2008)
Biografia
Elgoibarren jaio zen eta bertan ikasi zuen. Gerra zibilean, bere gizonarekin batera Kataluniara heldu zen, eta Pirinioak gurutzatuz, Frantziako "Argeles sur Mereko" errefuxiatu eremuan egon ziren. Aste batzuetara, Pabe ondoko herri batera joan ziren lanera. Han jaio zen beren lehenengo alaba. Bigarrenaren zain zegoela, 1940an, Espainiara itzuli ziren. Gizona kartzelan egon zen lehenbizi, eta "Batallón de Trabajadores"en ondoren. Eibarren bizi izan ziren urte batzuetan, baina 1950eko hamarkada hasieran, Mexikora joan ziren bizitzera, eta han bizi zen Pilar. Hizkeran ere nabari zitzaion hori, gaztelaniaz hitz egiteko joera eta azentu berezia zuelako.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-020 | 2007 | Euskal Herriko Ahotsak | Asier Sarasua Aranberri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute