Elgoibar (Gipuzkoa)

10 urtez Elgoibar futbol taldeko zuzendaritzan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-018-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elgoibarko futbol taldeko zuzendaritzan egon zen 10 urtez, 16 urterekin hasita. Bera zuzendaritzan zegoen denboran txapelketa ugari irabazi zituen taldeak. Don Tomas Zubizarreta medikua eta Jose Rezola izan ziren futbol taldeko lehendakariak orduan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Futbolera Lerunera bai.
- Bai.
- Eta igandero juten ziñan edo zapatuero.
- Hamar urte ein nittuan direktibo, hamar urte ein nittuala direktibo “Club Deportivo Elgoibar”ren.
- Zenbat urterekin?
- Ba, hamaseirekin hasi ta hogeta seirekin laga nion.
- Ordun, oso gaztia sartu ziñan zu direktibo!
- Ba klaro! Bai.
- Eta zelan hori?
- Ba, […] ikusi zaban dinamikuak giñala ta, ta duako lanak [bestiak be] ezin leike kejau.
- Klaro, hor ez zan ezebe kobratzen, baiña…
- Gaiñera pozik [dagoz], e! Ni direktiban egon naizenian, beti etara dabe “Campeón de Guipúzcoa” ,“Campeón de Tercera”, “Campeón de tal”...
- Elgoibarrek atera zaban.
- Bai. Ta hori da, ba, pozgarrixa.
- Bai ta…
- Dana ez da dirua, dirua ez da dana.
- Ta zein zauan presidente “Club Deportivo Elgoibar”en ordun? Ze hori izango zan gerra denboran, gerra denbora ta gerra amaittu ta gero.
- Bai. Don Tomás Zubizarreta medikua…
- Bera zan “Club Deportivo”ko presidentia edo?
- Bai, bai. Ta Jose Rezola ere bai.
- Egon zan presidente?
- Bai.
- Geroxeo?
- Bai, orduntxe, orduntxe […] zerian...
- Urte haietan, ez?
- Bai.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia